Berriak

LURZAINDIA, hazten gaituen ama lurra babesteko

[Translate to Euskara:] Il est toujours temps de bien faire : toute souscription d'action de LURZAINDIA est la bienvenue !

LURZAINDIAri esker, IDOKI sareko bi etxaldeek hats berri bat hartzen dute. 

Laborantxako lurra, hazten gaituen ontasuna babestu nahi du LURZAINDIA egiturak, espekulazioaren mekanismotik kenduz. 

 - LURZAINDIAk lurraren gaineko espekulazioaren kontrako urratsak egiten ditu, Euskal Herriko 1000 hektara lur desagertzen ari dira,

- LURZAINDIAk lurra laborari anitzen esku utzi nahi du epe luzerako alokairuen bitartez

- Hortarako, LURZAINDIAk diru-emaitzak biltzen ditu, lurrak eta bastizamenduak kolektiboki erosteko. 

LURZAINDIAk eguneroko lana eramaiten du. 2976 parte hartzailei esker, 288 hektara betikotz laborantzako lur egonen dira. Gaur egun, lur horietan, 16 etxalde eta 25 laborari bizi dira.

Lakarriko laborari batek lantzen dituen lurretan egoiteko dretxoa atxikitzen du LURZAINDIAri esker.

Lur jabeek 8 ha lur saldu nahi zituzten.

Lurrak joanarazten zituen hazleak ez zuen lurren erosteko ahalik, lehentasuna ukanik ere. Gainera, etxaldearen funtzionamenduarentzat beharrezkoak diren lur baliosenak salmentatik baztertuak ziren.  Bere lana eta etxaldearen biziraupena mehatxatuak ziren beraz.

LURZAINDIAk Baserri alokantza auzetegiaren aitzinean akomeatze prozedura bat abiatu du eta onez oneko akordio batetara heldu da.

Orduan, etxaldearentzat beharrezkoak ziren lur baliosenak salmentan berriz sartu dituzte eta Lurzaindiak lurren erosteko gogoa erakutsi du, 18 000 €-rentzat, ondotik hazleari alokatuko dizkionak. Halaber, laborarixak lan egiten ahalko du lasaitasunean, bere lan tresna desagertzeko arriskuan izan gabe.

Marie Claire Leurgorry (Lacarry)

IDOKI kalitate agintza pean lan egiten du Marie-Claire LEURGORRY etxe ekoizleak.

ATHARRATZEko OIHENARTIA etxaldea erosiz, Yann VAUGON artzain soilaren egoera bermatzen du LURZAINDIAk. 

Artzain soil baten egoera bermatzeko, Atharratzeko Oihenartea etxaldearen 21 hektarak 55 000 €-tan erosi ditu LURZAINDIAk.

Horri esker, neguko bazka leku iraunkorra ardiesten du Yann VAUGON-k. 

Bakarrik 150 ardi buru beltz artalde baten jabea da Yann Vaugon. Artzain soila izanki, sei hilabete pasatzen ditu bortuan eta sei hilabetez etxalde bat atxeman behar du negua beherean pasatzeko.

Olha batean partea ukanez, xiberoko alhagietan ibiltzen ahal dira artzainak. Haatik neguan, artzain soilek zailtasun handiak dituzte leku finko baten atxemaiteko.

LURZAINDIAren parte hartzearekin, Yann VAUGON-ek aitortzen du bere etxaldea orozbat finkatu duela Atharratzen : "Artzain soila izanagatik, geroa lasaiki ikusten dut, etxaldean lan egiten eta bizitzen ahal naiz".  

Atharratzeko Oihenartia etxaldean denean, etxe gasna egiten du. Aldiz, maiatz erditsutik harat, Miadore aldera doa artaldearekin. Hilabete et'erdiz, bortuko gasna egiten du egunero. 

Esne sasoinean, etxeko zenbera egiten du Yann VAUGON-ek : jastatuta, ainitz estimatuko duzue !

Yann Vaugon, berger

IDOKI kalitate agintza pean lan egiten du Yann VAUGON etxe ekoizleak.
http://www.idoki.org/vaugon-yann/

LURZAINDIAren akzioak hartu, hazten gaituen ama lurra babesteko.

Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpresa, edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke.

LURZAINDIA, LURRA GFAM egituraren segida hartu da, laborantza munduko partaideek (ELB, EHLG, Arrapitz) dute kudeatzen, kontsumitzaileen ordezkariekin batean (Inter-Amap-Pays-Basque).

LURZAINDIA, préservons la terre nourricière

 

Xehetasun guziak :  www.lurzaindia.eu

 

 

10.04.2015