Berriak

SARA 2016 : Eguberriko IDOKI merkatua

Usaian baino jende gutiago ibili bada Eguberriko IDOKI merkatuan, Saran eskaini kalitatea eta koherentziaz pozten gira berriz ere. 

Beti bezala, IDOKI etxe ekoizleek ekoizpen gama zabala erakutsi dute, ekoizpen oso finak dira urte bukaerako bestetako mahaietan jarri behar direnak dudarik gabe : xarkuteria eta xingarra, hegazti finak (urtxokumeak, ahateki gibel gizena edo gurinekoak) eta haragiak, gasna eta goxokiak (eztiak, erreximentak, bahakiak,...)

Aurten, artegintzako eskulan egileak numbrean agertu dira, eskuz landutako obra ederrak plazaratu dituzte. Horien artean, tokian bertan egindako opari ideia pollitak aurkitu ditu norberak.

 

IDOKI matahami lehiaketa goxoa !

Eder bezain onak ziren matahamiak, begi eta mihi-guritxen plazer handienarentzat !

 Uso sukaldariak : Erregina Sarrosquy, Ekaitz eta Haritz.  Gwladys et Yuna VAUCHER   Oihana ARIZAGA eta Maider AZARETE Sébastien RENOUX et Mathieu ETCHEVERRIGARAY  la dernière touche, avant la présentation au jury Le Jury : Martina Goyetche, Jean-Claude Moucheboeuf, Madouce Araguas

magnifique

Sukaldaritza lehiaketa bakoitzean, zerbait sortzen da, giro goxoa sortzen da eta parte hartzaileek beti zerbait asmatzen dute, harrigarria da zer lortzen duten, gustuak eta zaporeak nola lotzen dituzten.

Sébastien RENOUX eta Mathieu ETCHEVERRIGARAY-k dute IDOKI matahami lehiaketa irabazi. Arbonako Agerrea etxaldeko esnegainarekin ondu sagar konpotaz hurnitu dute matahamia.

Itsasuko HARANEKO BORDA etxe-jatetxeak bi bazkari goxo eskaintzen dizkie.

USO SUKALDARIAK ekipa osatzen zuten Erregina SARROSQUY, Haritz et Ekaitz ELICETCHE-ek. Haurren kategoriako ekipa bakarra zen (Aupa !). MAK'IDOKI, gazi-gozo matahami bat egiten dute, ardi gasna, intzaurrak eta Eztitxu Sabarots-en "Mamiño" irasagar pasta eta ziropa baliatuz.

Haurrek publikoaren saria eskuratu dute ere : "LURRAMA gure sukaldean" errezeta liburu ederra. Zuraideko TTIKI LEKU joko parkeak sartzeak eskaini dizkie ere. 

Beste parte hartzaileak ere eskertzen ditugu bihotz-bihotzetik :

  • Maider AZARETE eta Oihana ARIZAGA-k,  Arbonako Agerreako esnegaina eta xokolatez bete "TXOKO KREPA" matahamia egin dute.
  • Gwladys eta Yuna VAUCHER ama-alabak "Gurin gatzatuaren Mogimendua" ekipa osatzen zuten. "Matahami hostopila sagarren bidetik" teknika handiz landu dute, Eztitxu SABAROTS-en sagar-jusa baliatuz.
  • Matahami goxo hauek jastatu ahal izan dituzte aurtengo epaimahai kideek : Martina GOYETCHE (Sarako AMAP taldea), Jean-Claude MOUCHEBOEUF (La Grange aux loups matahami egilea) eta Madouce ARAGUAS (IDOKIko behi gasna eta esneki egilea).

Artegintzako eskulan egileak numbrean hor ziren aurten

Eguberri garaian, tokian bertan eta zuzenean eros daitezke opariak. Artegintzako eskulan egileek, obra arrunt originalak asmatzen eta egiten dituzte eskuz.

Estelle URROZ (AKD) : accessoires de mode Crea Rion : accessoires de mode Atelier Hanaka : palas décorées, bijoux Eskuz Holakatuz : objets décoratifs en bois et sculptés Erreka Ttipia : vêtements bébé et jeux d'éveil en tissu Sébastien Egea : lampes en bambou Arnaud Araguas : bâtons et écorces sculptées Pierre François Altenbach : bougies décorées 

 

IDOKI etxe ekoizleak ere

Urte bukaerako bestetan, IDOKI etxe ekoizpenak zure mahaian jartzeko aukera dugu.

Mikela Untsain : apicultrice à Ascain Muriel de la Ferme Eyhartzea Natxo Angulo : éleveur de pigeonneaux

Haurren Xokoa : jostatu eta ikasi SARDE-SARDEXKArekin. 

Haurren xokoa aski fite berenganatu  dute haurrek. SARDE-SARDEXKA elkarteak "Munduko matahami eta taloetaz" egin tailerrean lekuko arto gorria ezagutarazi du haurrer. Elkarte honek, laborantxako lan moldeak, ingurumuna eta gure janariaren kalitatearen arteko lotura egiten du.

Gabrielle ARRESE-IGOR de SARDE-SARDEXKA avec les enfants 

 

Eguberriz, elkartasunezko ekintza iraunkorrak sustatzen ahal dira : Euskal Monetak transakzio elektronikoak abian emaiten ditu, Baionako Etxepare lizeo berriak euskararen sagardia sortzen du "Hazten dugu/hazten gaitu" kanpainarekin, jarraitu behar da LURZAINDIAren diru bilketa kanpainaren sustatzen, bi etxaldetako lurrak erosten laguntzeko.

 

Eguberriko merkatuko parte hartzaile guziak eskertzen ditugu : IDOKI matahami lehaietako parte hartzaileak, partaideak eta epaimahai kideak, artegintzako eskulan egileak, Sarde-Sardexka elkarteko Gabrielle, IDOKI etxe ekoizleak eta laguntzaile bolondresak. Horiek gabe, ezin ditaike Eguberriko merkatua obratu ! Esker beroenak ! 

Eguberri on eta urte bukaerako besta goxoak pasatzea desiratzen dauzugu !

19.12.2016