Berriak

IDOKI etxe merkatuak, AGORRILAN !

Urte guziz bezala, IDOKI etxe ekoizleek ateak idekitzen dituzte publikoari.

Gardentasun osoz, etxaldeen ateak idekiz, jendeari laborarien ingurumena eta lana ezagutzeko aukera eman nahi dugu.

Egitarauan : IDOKI etxe ekoizleen merkatua, eskulan artelanak, etxaldeen bisitak, haur jokoak, bazkariak etxaldeko ekoizpenekin.

Usaian bezala, giro herrikoia sortzen da merkatu egun hauetan

 

Agorrilaren 8a ostirala, Donaixti-Ibarreko Apetxea etxaldean.

BMikel bere semeari eta Peio Jauregui ilobari, laborantzaren gostua eman die Beñat NEGUELOUAk. Laborantza biologikoa eta salmenta zuzenaren hautua egin dute etxaldeko ekoizpenak balorizatzeko.

Ardi buru beltz artaldearen esnea gasnatzen dute Ossau Irati sormarkan, behar den denbora hartuz gasnak eztiki ontzeko.  

Aratxekia eta bildoskia freskoan erosle arruntari saltzen dute. 

 

Agorrilaren 22a ostirala, Iruriko Gohetxea etxaldean.

 

Behi guzien artean ohizko arrazako behi esnadunak ditu Johaine ETXEMENDIk, kalitatezko esnea emaiten dutelakotz. Esne horrekin, esneki mota ainitz lantzen ditu Sacha STANDEN-ek, bestalde gaskoin arrazazko xerriak ere hazten ditu. Aste guziz, Charlotte STANDEN lekuko merkatuak egiten ditu etxaldeko ekoizpenak saltzeko.

Xiberoko beste laborari lagunekin Gohetxea etxaldean, saltegia zabaltzen dute urte osoan. Etxe merkatuaz baliatu behar da saltegiko laborari guzien ezagutzeko.

 

  Agorrilaren 15a ostirala, 16. IDOKI feira.

Urteko feira nagusia dugu, egun hortan IDOKI etxe ekoizle ainitz biltzen baitira, Euskal Herriko etxe ekoizpenen ainiztasuna hor agertzen da dudarik gabe. 

 

 

31.05.2014