Berriak

Uda hontako IDOKI etxe merkatuak eta feirak : iruditan !

IDOKI merkatu eta feiretan, bakarrik IDOKI etxe ekoizleak biltzen dira !

IDOKIrekin, lekuko eta kalitatezko ekoizpenak eskaintzen ditugu, gardentasun osoz. Haien etxaldetan eta berek egindako etxe ekoizpenak direnez, haien ekoizpenetaz nor beno hobeki mintza dira IDOKI sareko laborariak. 

Uda guziz, jendea gomitatzen dugu etxaldetara, ikus dezaten laborariek nola lan egiten dute egunerokoan. Elgar ezagutze eta trukatze memento ederrak sortzen dira aldi guziz, eta hortaz pozten gira.

Horren froga IRUDITAN ikus ditaike !

Donaixti-Ibarreko EKIBEGIA etxaldeko merkatua, agorrilaren 8an ostiralez.

Besta giro goxoa Donaixtiko Ekibegia etxaldean... Etxalde bisitetan, belarra sabaian idorrarazteko sistemak jendearen interesa piztu du, horri esker, belarraren kalitatea hobetzen da eta ondorioz esnearen kalitatea ere.

Eguerditan, berrehun bat bazkaltiar hurbildu ziren, gehienak auzo herrietatik jinak ! Pentsu dugu denek Ekibegia etxaldeko bildotskia zikiroan eta ardi gasna preziatu zutela !

Eskerrak Ekibegikoei eta segi ekoizpena oso onak egiten !

Ezpeletako 16. IDOKI feira, agorrilaren 15a ostiralez.

16. IDOKI feiran zuzeneko harremana lotu da erosle eta laborarien artean. 

Aurten, Périgord eskualdeko laborariei batzarri egiten ginien : La Charrette Gourmande, Chateau Le Tap eta bere arnoak, Ferme du Puy etxaldea eta bere sagar jus eta sagarnoekin. Beste behin arte ! 

Iruriko GOHETXEA etxaldeko merkatua, agorrilaren 22a ostiralez.

Irurin genuen uda hontako azken IDOKI etxe merkatua.

Etxalde bisitak segurtatu dituzte Johañe eta Sachak. Etxaldeko barrioan egin da merkatua. Urte osoan, haien ekoizpenak Gohetxea taldearen saltegian saltzen dituzten laborariak lehen aldikotz denak hor biltzen ziren.
Artegintzako eskulan egileak ere hor ziren... Egunaldiaren bukatzeko, mahainta eder bat bildu da aterbean, bazkari goxo baten inguruan !

Gohetxea etxaldeko saltegia urte osoan idekia da ! 

26.08.2014