Berriak

Herriko bozkak : kalitatezko merkatuen hitzarmena

Egoera ekonomikoa ez da hobetzen merkatuetan : salmentak apaltzen dira, etxe ekoizleen tokia ttipitzen da, zailtasunak badira ere toki finko baten ardiesteko merkatu handienetan.

Lehen aldikotz, kalitate urrats batean (sormarka, IDOKI, bio, Kintoa, Itsasuko gerezia) engaiatuak diren etxe ekoizleak elgarretaratu dira merkatuetan etxe ekoizleen lekua garatzeko asmoz.

Merkatu bat kudeatzen duten herriko etxeei berek idatzitako kalitatezko merkatuen hitzarmena zuzenduko dute laborariek. 

Herrietako merkatuak indartzeko gogoarekin, ekoizleek proposatzen dute :

  • lehentasunez kalitate urratsetan engaiatuak diren etxe ekoizleei dei eginez, lekuko janari ainitza eta kalitatezkoa plazaratu nahi dute,
  • herrietako merkatuak gaurko eroste tendentziei egokituko nahi dituzte, 
  • klientela berri bat hurbilarazteko xedez, merkatuen inguruko komunikazioa indartu nahi dute,
  • herriko merkatuaren batzordean, erosle eta laborariei lekuño bat egitea nahi dute,
  • herriek kalitatezko merkatuen hitzarmena izenpetzea nahi dute,

Kalitatezko merkatuak egituratzen eta sortzen laguntzeko, gida-liburu bat idatzi dute etxe ekoizleek, haien esperientzia partekatzeko. 

Herrietako merkatuetan, kalitate urratsetan engaiatuak diren etxe ekoizleek « Ekoizten dutana saltzen dut / Je produis, je transforme, je vends » pankarta jartzen dute salmahaian.

Kalitatezko merkatuen hitzarmena  (622 KB) pdf (erdaraz)

Kalitatezko merkatu baten eraikitzeko gida-liburua  (982 KB) pdf (erdaraz)

10.02.2014