Berriak

IDOKI janari mahainak : berrikuntza !

IDOKI etxe ekoizpenak ezagutarazteko, « IDOKI janari mahainak » ekintza berria abiatzen du Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak, bere 25. biltzar nagusiaren karietan.

Manera horrez, IDOKI etxe ekoizpenen ainiztasuna ezagutarazi nahi da, IDOKI etxe ekoizleei salbideak berriak ideki nahi dira eta azkenik elkarteari diru sartze beharrezko bat segurtatu nahi zaio. IDOKI janari mahainak oinarritzen dira Ipar Euskal Herriko 110 etxaldetan eskaintzen den kalitatea eta ainiztasunean.

 

Senpereko HARISU sukaldaritza enpresarekin egin partaidetzari esker eta sasoinak errespetatuz, IDOKI etxe ekoizpenen egiazko gostua baloretan eman nahi da errezeta sinple batzuei esker. 

IDOKI janari mahai formula desbardinak pentsatu dira :

· IDOKI janari mahainak, plater hotzak eta beroak hautuan.

· Zintzur bustitzetako janaria / cocktail : jaki ttipiak eta jakiak berinetan (gatzatuak edo/eta sukratuak)

· Gosaria, edari eta biskotx ttipiekin.

IDOKI etxe ekoizleek IDOKI Janari mahainetan parte hartuko dute, gonbidapenekin harreman zuzena atxikitzeko.

Tokian bertan ekoiztua, tokian bertan jan ditaike gaurdanik, biltzar nagusi, estrena, agiantza, kongreso edo biltzarretan. IDOKI janari mahainak bakarrik egitura publiko, elkarte, enpresa eta profesional egiturei proposatuko dira.

Esperantxa dugu Ipar Euskal Herriko etxaldetako gastronomiaren kalitatea goraipatzen ahalko dugula ekintza berri honekin.

Plus d'infos : 05 59 65 85 47

01.04.2014