Berriak

URDIÑARBEKO IDOKI etxe-merkatua

 

Irailaren 14an larunbatarekin, Nicole eta Patrick LOUSTAU, Urdiñarbeko behi gorri hazleek, IDOKI etxe merkatua errezebitzen dute Ahetzetxegohenean, goizeko 10tatik arratsaldeko 2ak arte : IDOKI etxe ekoizleen merkatua, etxalde bisitak eta IDOKI bazkaria.

2006. urteko udaz geroz, etxaldeen ateak idekitzen ditu IDOKIk, jendeari laborarien eguneroko lana eta engaiamenduak gardentasun osoz erakusteko.

Etxalde-bisitak talde ttipietan egiten direnez, laborariekin mintzatzeko eta etxaldearen bizia hobeki ezagutzeko aukera emaiten da.

Salmenta garatzen duten hainbat laborarik parte hartzen dute IDOKI etxe-ekoizleen merkatuan, tokian bertan kalitateko etxe ekoizpen ainitz egiten dela erakusteko. Bakoitzarekin zuzenki mintzatzeko denbora hartzen da merkatu denboran. 

Etxe-merkatuak antolatuz, giro goxo batean nahi dugu eguna pasatu laborariek zerbitzatu bazkari on baten inguruan !

 

Urdiñarbeko Ahetzetxegohenea etxaldean errezebitzen gaitu LOUSTAU familiak.

Patrick LOUSTAUk behi gorriak hazten ditu eta xahalkia zuzenean saltzen du azken urtetan. 

Laborantza eskolatik landa etxen plantatu zen 1994.-urtean behi gorri tropa batekin.
Urdiñarbeko Ahetzea kartieleko mendixken ondo horietan kokatzen da etxaltea, Le Chistéra jatetxean gibelaldian.
Behiak gehienik belarrean hazten ditu. Osoki kanpoan egoiten dira bedatsetik larrazkena arte. Uda, etxearen ondoko mendixka batean igaraiten dute behiek. Aldiz neguan, aroaren arabera  behiak kanporat elkitzen dira. 
Etxaldean egin arto eta belarrez hazten ditu behiak.

Geinatze denboran, jitez organismorik gabeko zapakina gehitzen diet (soja, koltza, edo iguzkilore zapakinak). Xahaleek amaren esnea egoskatzen dute.

Ohizko behi hazkuntza maite duenez, lekuko jendeari xahalkia eskaintzeaz bozten da. Xiberoko sukaldari adiskideekin ere lan egiten du.


Ahetzetxegohenea etxaldearen bisitak LOUSTAU familiarekin : Akitanaiko behi gorriak eta ahatxeak, alhagiak eta bazkatzeko moldeak, gizentaraztea edo geinatzea, salmenta züzena.
Talde ttipietan : 10.00tan (euskaraz), 11.00tan eta 12.00tan. 

 

IDOKI etxe-merkatua, Ahetzetxegohenean.

IDOKI etxe-ekoizpenen ainiztasuna erakusteko, IDOKI etxe ekoizle frango heldu dira merkatuan parte hartzera : :

  •  Ahetzetxegoheneko etxaldearen haragia salgai. Bazkariko ahatxekia saltsan sukaldatua eta airerik gabeko moltsetan emana salgai dateke. Etxerat ekarria izanen den behikia edo ahatxekia ere manatzen ahal date.
  • Ossau Irati ardi gasna, bio : EKIBEGIA (Donaixti-Ibarre) 
  • Ahatekia, ahateki gibel-gizena eta ahatekia gurinean : Sylvie et Alain FOURCADE (Behauze) 
  • Behi gasna : AGERREGAIA etxaldea (Gotaine)
  • Erreximentak eta fruitu landuak: Eztitxu SABAROTS, MAMIÑO (Aldude)
  • Ahuntz gasna : ferme JAIKO BORDA, Claude Kratochvil (Aintzila)
  • Kintoa xerrikia, Ezpeletako biperra, Arroltze, oillaskoak: HARANEA etxaldea (Itsasu)
  • Pastak : XEMIANIA etxaldea, Jean-Michel Etchegaray (Behauze)
  • Baratzekiak : AHALEN LURRAK, Odile & Christian Varin (Onaso)

 

Artegintzako tokiko eskulan egileak gomit dira IDOKI etxe-merkatura.

  • LUR SASKIA : Sandra Luca (Ürrüstoi-Larrabile)
  • Barrentéguy Stéphanie, moda tresnak
  • Delamour Coralie, zurezko tresnak et apaindurak
  • Clovila, Claudio Vila: joiak
  • Hori To Design :berreziklatü kasketak

IDOKI BAZKARIA etxe-ekoizpeneekin prestatua

Zintzur bustitzea alageratuko dute OILARRAK taldeko kantari zonbaitek.

Bazkaria eguerdi et'erdi eta arratsaldeko 2ak arte zerbitzatuko da. "Self" zerbitzu-moldeari esker, noiz nahi jaten ahalko du jendeak.  

Ahetzetxegohenea eta auzoko etxaldetako IDOKI ekoizpeneekin prestatua da bistan dena :

  • Sartzea : entsalada eta tomatea, Kintoa xarkuteria.
  • Etxaldeko Ahatxekia saltsan eta lursagarrak. Etchemaité jatetxeko Philippe LOUSTAU sukaldariak adelatuak. 
  • Gasna
  • Etxe-izozkia

Bazkarian parte hartzeko, hobe tokia aitzinetik hartzea Ahetzetxegohenea etxalderat deituz : 06 89 85 70 70 (Patrick) edo  06 19 38 59 65 (Nicole)  Prezioa : 20 € arnoa gabe. Arnoa basoka edo boteilako salduko da bertan.

Haurren menua : ahatxekia saltsan, lursagarrak, etxe-izozkia (10 €)

Merkatutik landa gaualdia luzatzen ahalko da Urdiñarbeko herriko bestetan.

16.08.2019
Gehiago jakin >
Marche_ferme_IDOKI_2019_01.pdf (3.6 MB)