Berriak

Bastidako "Les fermiers basques" saltegia egun guziz idekia da.

Hameka laborari dira, denak etxe ekoizle biltzen direnak « LES FERMIERS BASQUES » saltegiaren idekitzeko Bastidan, haien etxaldetatik hurbil.

Etxaldetako ekoizpenak bururaino eramaiteko dituzte haien lanaz bizitzeko asmoz. Izadia, abereak eta jendea errespetatzen duen laborantza mota pratikatzen dute etxalde ttipietan. Lan-molde horiei esker, kalitatezko ekoizpenak ateratzen dituzte. Denak kalitate urratsetan (sormarka, biologikoa, IDOKI,…) engaiatuak dira.

Saltegia urte osoan idekia da eta lekuko etxe ekoizpen frango biltzen ditu. 

 

Saltegia urte osoan idekia da.

Tokiko etxe ekoizpenak, sasoinekoak eta kalitatezkoak saltzen dituzte haien saltegian : sasoineko barazkiak, etxe oilaskoak eta arroltzeak, ahate gibel gizena eta  ahatekia gurinean,  xarkuteria eta KINTOA urdazpia, haragia sukaldatua prest-egina, kalitatezkoa haragiak aitzinetik manatuz, ardi gasna—Ossau Irati sormarkan, ahuntz gasnak, erreximentak eta eztiak, Ezpeletako biperra eta Irulegiko arnoak sormarkan 

Saltegia erosle eta laborarien arteko elgarretaratze tokia bilakatzen da salmenta zuzenari esker. Laborariak saltegian aldizkatzen direnez, haien etxalde, ekoizpen, lan molde eta kalitate urratsetaz mintzatzeko gai dira.

Idekitze orduak : egun guziz idekia da (10:00-13:00 / 14:30-18:30).

Xehetasun gehiago : www.idoki.org/magasin-lesfermiersbasques/

15.04.2014