Berriak

Erreportaia Xuhito transformatze atelierran Uronakobordako Didier Testemale eta Sylvie Leizagoyenekin

Xuhito, 30 bat ekoizlek haien haragia transformatzeko baliatzen duten transformazio gune kolektiboa da. Anhauzen (Baxe Nafarroa) kokatzen da Xuhito auzoan.

CUMA (Laborantzako Tresnen Erabilpenerako Kooperatiba) bezala antolatua, lan tresna kolektibo hunek bitartekaririk gabeko transformazioa ahalbidetzen die ekoizleei, sortutako balioa etxaldean atxikitzeko parada eskainiz. Kide diren laborariek haien artean partekatu dituzte CUMA-ren eguneroko ibilmolderako lanak, kudeaketarako arduradunak izendatuz besteak beste (hornitze, egutegi, higiene,...).

Ainhoa Uronakobordako Didier Testemale eta Sylvie Leizagoyen 2016tik kide dira. Eta 2021ean IDOKI kalitate agiantzarekin bat egin dute. Xuhitorat heldu girenean, xerriki lanetan atxeman ditugu, haragi freskoa eta odolkiak prestatzen. Entzun ezazue Sylvie Leizagoyeneko egin elkarrizketa:

Sylvie Leizagoyen Xuhito erreportaia :

 

 

 

Puntu garrantzitsu zonbait IDOKI kalitate agiantzari lotuak :

  • Haragia sukaldatzeko erabiltzen diren bestelako ekarpenak, barazki, biper edo gatza bezalakoak, lekuko ekoizpenak edo/eta kalitate agiantzapekoak izan behar dira nahi ta nahiez (AOP, AB, Biper Eztia, IDOKI)
  • Plater sukaldatuetan haragiaren heina guttienez %60koa izan behar da. Ekoizleak ditu hastetik bururaino bere ekoizpenak sukaldatzen, etxean bezala.
  • Idoki laborari kolektibo bat da. Xuhito bezalako tresna kolektiboen erabilpenak, gutti baldin badira ere gure lurraldean, kalitate agiantzan sartuak diren laborarien ispiritua argitan emaiten du: elkar laguntza eta sustengua.
23.02.2022