Berriak

"IDOKI Xiberoan » : Xibero Telebistaren erreportaia

IDOKI kalitate agintza sortu zuen Euskal Herriko laborariek 1992 urtean, salmenta zuzena egiten duten etxalde ttipien sarea garatu da geroztik.

Etxe ekoizpenen kalitate heina definitu nahian, laborantxako lanmoldeak elgarrekin zehaztu zituzten IDOKI betebeharrak idatziz.

Gaur egun, Euskal Herriko 110 etxalde biltzen ditu IDOKI kalitate agintzak, tokiko jendeari etxe ekoizpen ainitza eskainiz.

Xiberoan, hogei bat etxalde IDOKIn dira, bereziki gasna egileak dira (ardi, ahuntz eta behi gasnak) eta haragia  (aratxekia-behikia, xerrikia eta urtxokumeak) zuzenean saltzen dituztenak.

 

« IDOKI Xiberoan » erreportai ederra eskaintzen dauku Xiberoko Telebistak. Irabarneko Agerregaia etxaldean egin dena :  

(bideoa ikusteko, irudian klikatu)

  • Madouce ARAGUAS eta Erramun ETXEKOPAR behi esne egile dira Irabarne, esnea zuzenean saltzen dute Maule inguruan.
  • Antton URRIZAGA, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteko ko-lehendakaria da, IDOKI kalitate agintzaren atzoko eta egunko erronkak esplikatu ditu.

Esker beroenak XIBERO TELEBISTAko ekipa guziari. Goresmenak !

 


19.01.2017