IDOKI kalitate agintza sortu zuen Euskal Herriko laborariek 1992 urtean, salmenta zuzena egiten duten etxalde ttipien sarea garatu da geroztik.
Etxe ekoizpenen kalitate heina definitu nahian, laborantxako lanmoldeak elgarrekin zehaztu zituzten IDOKI betebeharrak idatziz.
Gaur egun, Euskal Herriko 110 etxalde biltzen ditu IDOKI kalitate agintzak, tokiko jendeari etxe ekoizpen ainitza eskainiz.
Xiberoan, hogei bat etxalde IDOKIn dira, bereziki gasna egileak dira (ardi, ahuntz eta behi gasnak) eta haragia (aratxekia-behikia, xerrikia eta urtxokumeak) zuzenean saltzen dituztenak.
« IDOKI Xiberoan » erreportai ederra eskaintzen dauku Xiberoko Telebistak. Irabarneko Agerregaia etxaldean egin dena :
(bideoa ikusteko, irudian klikatu)
Esker beroenak XIBERO TELEBISTAko ekipa guziari. Goresmenak !