Abenduaren 8an igandearekin, Eguberriko IDOKI merkatuaren barne antolatzen da salda hoberenaren lehiaketa.
Goizeko 9tatik eguerdi arte, hamar bat sukaldari ekipa bilatzen ditugu tokiko, sasoineko eta kalitatezko ekoizpenekin sukaldatzeko.
Idoki etxe ekoizle bat, Sarako AMAP taldeko erosle bat eta baratzezain batek osatuko dute epai-mahaia. Salda guziak jastatu eta, epaimahaiaren saria emanen dute ordu batean.
Publikoak ere bere saria emaiten ahalko du, bozkatzen ahalko du gehien maitatu duen saldaren alde.
Salda jan ezazu, erraiten zaukuten burasoek. Ez bagira hanitzez gehiago handitu horri esker, halaere aitortu behar da saldak ez duela osagarria kaltetzen, alderrantziz !
Saldak indarrak emaiten ditugu eta ainitz preziatzen da kanpoan hotz denean. Ongi beroa eta gostuduna, saldak indarberritzen zaitu. Oinarrizko janaria izan dena, gaur egun jendeak berriz preziatzen du salda.
Ona izateaz gain, elikatzen gaitu oreka atxikiz. Barazki freskoek mineralak, bitaminak, antioxidatzaileak, fibrak eta ura badute.
Hots, salda egizu eta goza ezazu... Merkatu egunaldi hortaz baliatzen gira salda hoberenaren lehiaketa bultzatzeko.
Bazkari edo afarian, sartzean edo plater nagusi gisa, arrainkia edo haragi muturrak gehi ditaizke, gasna zati edo esne pixka batekin egin ditaike salda.
Salda hoberenaren lehiaketa honekin, sukaldari amaturren jakitateaz baliatu nahi ginuke tokiko ekoizpenak, sasoinekoak eta kalitatezkoak baloretan emaiteko.
Bere baratzean hartuak, saltegi batean edo lekuko baratzezain bati erosiak, barazkiak sasoinekoak, bertakoak eta kalitatezkoak (Idoki, AB, AMAP - pozoinik eta hongailu kimikorik gabe) izan beharko dute.
Gainera, azken mementoan, parte hartzaileek Eguberriko IDOKI merkatuaren itzulia egin beharko dute Idoki osagai baten sartzeko errezetan.
Epai mahaiaren begi eta mihi-guritxei kausitu beharko da.
Idoki etxe ekoizle bat, Sarako AMAP taldeko erosle bat eta baratzezain batek osatuko dute epai-mahaia.
Salda bakoitzaren aurkezpenaren edertasuna, osagaien hautaketa, gustua, originalitatea aztertuko du epai-mahaiak, bere saria eman aitzin publikoarenarekin batean.
Lehen lehenik memento goxo bat pasatu nahi du lehiaketa honi esker. Dei bat zabaltzen dugu sukaldari amaturrei. Haien jakitatea eta sormenari esker, nahi dugu erakutsi posible dela egunero sukaldatzea tokiko ekoizpenekin, sasoinekoak eta kalitatezkoak.
Parte hartzea dohainik.
Izena eman behar duzu IDOKI etxe ekoizleen elkarteari abenduaren 5a aitzin : 05 59 65 85 47 - contact
idoki.org.
Xehetasun gehiago : Lehiaketaren araudia (312 KB)