Berriak

SARA, haurrak elikadura eta laborantzaren inguruan sentsibilizatzeko desmartxa bat

 

 

 

Sarako Eguberriko IDOKI Merkatua-ren hirugarren edizio honentzat, urrats bat gehiago eman dugu elikadura eta laborantzari loturiko gaien sentsibilizazioaren inguruan.

 

Hau da, IDOKI etxe ekoizleak definitzen dituen Euskal Herriko laborantza iraunkorra aitzinean emaitea helburu duen ekimen hau baliatuz, Sarako eskola publikoko haurrengana joan gira aldi huntan.

 

 

 

Euskal Herriko labornatza iraunkorra sustatzea helburu duen partaidetza

2014-ean sortu zenetik, Sarde Sardexka elkarteak txiki zein handi elikadura eta laborantzari loturiko gaien inguruan sentsibilizatzeko helburua du. Horretarako, elkarteko bi animatzaileek etxaldeen bisitak, dastaketak eta jokoak aldizkatzen dituzten tailer ludikoak antolatzen dituzte. Guztiz naturalki sortu da beraz IDOKI-rekin Euskal Herriko laborantza iraunkorra sustatzea helburu duen partaidetza.

Elkarlan horren fruitua dira Sarako ikasleek Eguberriko IDOKI Merkatuaren Bezperan gozatu ahal izan dituzten tailer ludiko eta pedagogikoak.

Hemen dituzue tailer hauetan hartutako argazki zenbait:

 

     

 

Abenduaren 20an, huts egin ezineko hitzordu bat

 

Sarako Eguberriko IDOKI Merkatuan Euskal Herriko kalitatezko etxe ekoizpenak bere osotasunean ezagutu edo berriz aurkitzeko parada izanen duzue.

Gainera, eguberriko garaia izanik, Eguberriko IDOKI Merkatuak garaiko beharrei erantzuteko xedea du. Hortaz, kalitatezko mozkinak proposatuko dituzten IDOKI etxe ekoizleez gain, artegintzako eskulangileek haien sorkuntzak aurkeztuko dizkizuete. IDOKI-ren espiritua mantenduz, eskulangile horiek ez dira saltzaile hutsak eta haien sorkuntzak baizik ez dituzte proposatzen.

Bestalde, Sarde Sardexka elkartea hor izanen da egun osoan zehar haurren xokoa tailer ludiko eta pedagogikoekin animatzeko.

Azkenik, goizeko 9etatik ordu batetara iraganen den Eguberriko IDOKI Merkatuko salda lehiaketak, egunero tokiko, sasoineko eta kalitatezko ekoizpenekin sukaldatzea posible dela erakutsiko digu. (Izena emaiteko deitu 06 74 42 61 95 zenbakira).

Beraz ez duda, abenduaren 20an igandearekin, denak Sarako Eguberriko IDOKI Merkatura!

16.12.2015