Berriak

TERRA MADRE 2014, Italiako Turin, urriaren 24-27ra (copie 1)

TERRA MADRE saloinean egonen da AMALUR laborari kolektiboa.

Italiako Turin eskualdean sortu da janari "Ona, Sanoa eta Zuzena" defenditzen duen SLOW FOOD mogimendua.

TERRA MADRE saloinean, mundu osoko 5000 laborari, sukaldari, ikerlari biltzen ditu bi urtetatik behin. 

Ipar Euskal Herrian, AMALUR kolektiboa osatzen dute zortzi laborari elkarteek. Slow Food-en gana joan idra Euskal Herriko ekoizpen batzu "zentinela" edo zaindu beharreko ekoizpenetan sailkarazteko, lurralde baten jakitatea eta ondareari lotuak baitira, eta kantitate ttipietan ekoizten direnez desagertzeko arriskuan dira.

Euskal Herriko ekoizpenen bio-aniztasuna erakusteko, AMALUR kolektiboak lehen aldikotz salmenta postu bat atxikiko du TERRA MADREn.

Terra Madre 2010

(TERRA MADRE 2010, Euskal Herritik joan laborariek hartutako argazki batzu)

Euskal Herriko ekoizpenen ainiztasuna defenditzen du AMALUR kolektiboak.

Gaurko laborantxan lekuko arraza eta landare mota xaharren atxikitzea eta baliapena segurtatzea da AMALUR laborari kolektiboaren helburu nagusia : bortuko ardi gasna, buru beltza arrazako bildoskia, sasi ardia, Itsasuko gerezia, biper eztia, euskal xerria, kriaxera ahatea, arto gorria eta sagar mota xaharrekin egin sagarnoa.
Bazter utziak izan badira, ekoizpen hauekin lan egiteak balioa ekartzen duela Euskal Herriko etxaldei frogatu nahi du ere AMALUR kolektiboak.

AMALURetaz gehiago jakiteko : www.amalur.eu

 

26.09.2014