Berriak

Salda hoberenaren lehiaketa arras ona Saran !

Kuiak, kuiattoak, lursagarrak, porruak eta azak saskietan agertzen ziren salda hoberenaren lehiaketa hasieran. Ganitak eskuan, lau sukaldari ekipek barazkiak finki moztu dituzte su gainean eltzekaria abiarazteko.

Goiz osoan, sukaldariek ardura tupiñaren altxatzen zuten barazkiak egosiak zirenez jastatzeko edo biper-gatz heina doitzeko. Jendea hurbiltzen zen heinean, saldeen zaporeak herriko gelan hedatzen ziren.


Holako usainek ardura, gose ttipiak eta handiak iratzarazten dituzte.

 

Tokiko ekoizpenak, sasoinekoak eta kalitatezkoak sukaldatu !

 

Luxi eta Teixa, bederatzi urteko lagunak dira eta lehiaketa hontan parte hartu dute amarekin. Zurrezko taulatxoa eskuan, porruak xeheki mozten zituzten saldan sartu aitzin. Saldari izen bat eman beharrez, bat-batean, "etxeko eltzekaria, eguneroko bizia !" bota zuen neska batak, naturaltasun handi batekin. Ez ginuke hobeki erranen ! 

Tokiko ekoizpenak, sasoinekoak eta kalitatezkoak egunero sukaldatzen ahal direla erakutsi nahi bazen lehiaketa honekin, azpimarratu behar da ekipa guziek barazki biologikoak erosi dituztela ezagutzen zuten baratzezain bati.

10tan, ekipa bakoitzak IDOKI osagai bat hautatu behar ukan du saldan gehitzeko : behi gasna freskoa, behi gasna arraspatua, artekia eta Kintoa urdazpia, belarkiak eta Ezpeletako biper-errautsa hautatu dute.

Kuiatto krema behi gasna arraspatuarekin, kuiatto salda gasna freskoarekin, amatxiren eltzekaria edo etxeko eltzekaria belarki gustu fin batekin... Gure begiak eta gure mihi-guritxak poztu dituzte !

Epaimahaia eta publikoaren sariak

 

Eguerdi aitzin, sukaldariek mahaia jarri dute apainketa ainitz landuz : mahai-oihala, ontziak, furtxeta-koilera, arbelak eta ezkoak, haurren marrazkiak ere. Mahain zinez pollitak apailatu dituzte.

Eguerditan, salda hoberenaren lehen lehiaketaren epaimahaieko kideak hurbildu dira : Maider Azarete Sarako baratzezaina, Martina Goyetche Sarako AMAP taldearen arduraduna eta Christian Aguerre Itsasuko IDOKI etxe ekoizlea. Mahainaren apaindura, osagaien hautua eta jatorria, errezeta bakoitzaren gustua eta zaporeak balorisatu ditu.

Koilara bat eskuan, publikoak ere lehiaketako saldak jastatu ahal izan ditu eta gehien maite zuen saldaren alde bozkatu du.

Epai mahaiak minuta batzu hartu ditu irabazleen izena eman aitzin : Mirentxu Azcarraga Sarako baratzezaina eta bere kusina Frantxa Uberiak dute lehen lehiaketa hau eramaiten Amatxiren eltzekariarekin.

Publikoak ere bere saria eman du herriko beste talde bati : Joana Urbistondo eta Amaia Urizbeherea.

Lehen lehiaketa egin ahal izan dugu, sukaldari batzuek parte hartzeko ausardia ukan baitute. Eskerrak luzatzen ditugu Maialen eta Chantal Zamponi, Maitex Arburua, Luxi eta Teixari ere.

Esker beroenak ! 

Frantxa Uberia, Mirentxu Azcarraga, Maialen Zamponi, Maider Azarete, Amaia Urizberea, Maitex Arburua, Joana Urbistondo, Luxi, Christian Aguerre, Teixa, Martina Goyetche.

Esker beroenak luzatzen ditugu parte hartzaile eta epaimahaiko kide guziei, denen parte hartzeagatik egin ahal izan baita salda hoberenaren 1. leiaketa. 

Sukaldari andere hauen lana ederra izan da, pozik gira. Giro goxo batean, salda arras onak egin dituzte.

Salda errezetak laster eskuragarri

 

-          Hirukotea : “eguneroko eltzekaria, eguneroko bizia”, Maider Azarete baratzezainaren barazki biologikoak eta Aitor de Portuondoren belarkiekin.

-           Kusinak : amatxiren eltzekaria, Mirentxu Azcarraga baratzezainaren barazki biologikoekin, Xole Aire-ren artekia eta Vincent Hurpeau-ren Ezpeletako biperrarekin. 

-          Ihitiaz geroz : kuiatto eltzekaria, Maider Azarete baratzezainaren barazki biologikoak eta Uhartia etxaldeko behi gasna freskoarekin.

-          Amalur : kuiatto krema, Dominique Zamponiren barazki biologikoak, Oheta etxaleko behi gasna arraspatua eta Vincent Hurpeau-ren Ezpeletako biperrarekin.

Sukaldarien errezetak laster zabalduko ditugu. Adi egon !

10.12.2013