Berriak

"LURRAMA gure sukaldean" errezeta liburua

«  LURRAMA gure sukaldean» errezeta liburuak, Euskal Herriko "egiazko" ekoizpenak baloretan emaiten ditu, 25 laborari eta 25 sukaldari ospetsu lotuz. 

Errezeta liburu honek Euskal Herriko kalitate agintza ofizialak (AOC/AOP sormarkak, laborantxa biologikoak, Label Gorria) eta beste kalitate urratsak (IDOKI kalitate agintza, Itsasuko gerezia,...) erakusten ditu, etxe ekoizle edo laborari kooperatibak lekuko gisa hartuz. Agertzen diren ekoizpen guziak Euskal Herriko etxaldetan eginak eta tokitik hurbil bestelakatuak dira.

Liburuaren aitzin-solasa egin du Périco LEGASSE gastronomia kasetalariak egin du. Jatorriz euskalduna, Euskal Herriko laborantxa herrikoia defenditzen du aspalditik.

Ludivine CHARNIGUET kasetariak eta Christophe LEBRUN argazkilariak berriz elgarrekin lan egiten dute liburu honen osatzeko. Laborari eta sukaldarien gana joan dira biak, bakoitzaren ibilbide, trebetasuna eta engaiamentua ederki azaldua da hitz sinplez. Itzulpen lan goxoa egin du ere Antton Hariñordokik. 

Laborariak abere edo lurretik hurbil, sukaldariak labearen ondoan eta azkenik adelatuak diren azieta ederrek jateko gogoa emaiten dute, argazkilariaren lanaren lekuko. 

Eztitxu Sabarots (Photo. Christophe LEBRUN)  (Photo. Christophe LEBRUN) Fabrice Idiart (Photo Christophe Lebrun)  Sorbet aux fleurs de sureau de Fabrice Idiart (Photo Christophe Lebrun)(Photo Christophe Lebrun)

LURRAMAk hautatu laborarien artean, hainbat IDOKI kalitate agintza pean dira eta hautu hortaz pozten gira :

  • Behi gasna : Arrosako Sylvie eta Jean-Michel BRUST (Oheta)
  • Ahuntz gasna : Aiherreako Maina ITHURRALDE eta Mizel ETCHEBERRY (Ixuribeherea)
  • Kintoa xerrikia : Urepeleko Xole AIRE
  • Kriaxera ahatekia : Domintxineko Jean-Michel BERHO, Sabrina LARZABAL eta Julen PEREZ (Eyhartzea).
  • Sasi ardia : Ezpeletako Panpi OLAIZOLA eta LEIRE ITURRALDE (Belazkabieta).
  • Bortuko ardi gasna : Iratiko Estebe et Argitxu OURET (Kontrasaro)
  • Aratxekia (behi gorria) : Arrosako Dominique AMESTOY (Elorri Xuri)
  • Itsasuko gerezia : Itsasuko Maryse CACHENAUT eta Stéphane LEGRAS (Etxeberria)
  • Eztia : Azkaineko Mikela Untsain (Patinenea).
  • Fruitu ttipiak : Aldudeko Eztitxu SABAROTS (Mamino)
  • Etxaldeko arroltzeak : Gabadiko Bernadette PREBENDE (Luma).

LURRAMA Saloinaren 10 urteak ospatu nahi dira lan honekin. Liburu errezeta honi esker, Euskal Herriko ekoizpenak eta kalitate urratsak ezagutzeko aukera emana zauku, eta sukaldari ospetsuak bezala sukaldatzeko gogoa pitz lezake gure baitan.

Urte ondarreko opari zerrenda jartzen ahal den liburua !

26.11.2016