Berriak

Zeru urdina genuen uda hontako merkatuetan

Idoki feira eta etxe-merkatuek arrakasta ederra bildu dute uda hontan. 

Hitzordu berri bat emaiten dauzugu heldu den urriaren 5an larunbatarekin, Senpereko Itsas-Mendi etxaldean, Maryse eta Patxi DOYHARCABAL, behiki egilen etxaldean.

Goizeko 10tatik arratsaldeko 2ak arte, Idoki etxe ekoizleen merkatua eta eskulan egileak izanen dira, Itsas-Mendi etxaldea bisitatzen ahalko da eta Idoki etxe ekoizpenak zerbitzatuko dira bazkarian.

Kalitatezko haragiaren salmenta zuzena (aratxekia eta behikia, axurkia eta atzarkia, xerrikia) ezagutarazi nahi du merkatu honen bidez.

Xabat-Baita etxaldearen ongi etorria (le 16/08/2019) 

Pantxika Etcheto, Marie Christine eta Ttotte ELIZONDOk etxe aitzinean batzarria egiten zuten etxaldearen bisita hasi aitzin : ardi eta ahuntzak, gasna egitea erakutsi dute... interes handiko bisita zen !

Merkatuan giro goxoa sortu da, bakoitzak denbora hartu ahal izan du Idoki etxe ekoizle bakoitzarekin hitzegiteko. Bost eskulan egile hor ziren ere.

Atun-txikia biper eztiarekin eta Idoki etxe ekoizpena preziatu dute 150 bazkaltiarrek. Arrantzale eta laborariek eskuz esku ibili dira bazkari honen prestatzen.

KUXKUXTU Txaranga laster etxekotu da usaia giro alaia ezarriz.

   

 

15. Idoki feira Ezpeletan (2013/08/09an)


Esker bereziak lutzatzen ditugu Eric, Olivier eta Gérard-i.

Aude eskualdeko etxe ekoizpen famatuak ekarri dauzkute : gasnak eta kontserbak, Les Pierres Bleues mahastiko arno indartsuak, erreximentak eta fruitu jus (sagar-jusa, gerezi eta mahats jus) goxoak. Jastatu ditugu eta zinez onak dira !

Urteko erakusleiho handiena da Ezpeletako Idoki feira. Gune bakarra da zointan hogeitahamar bat Idoki etxe ekoizle biltzen diren.

   

 

Burgue Erreitin Brukiza etxaldea ezagutu dugu (2013/08/02a)

Laurence eta Mathieu Bessouat-ek ahuntzak hazten dituzte laborantza biologikoan. Brukiza etxaldean, bisita korridorrea antolatu dute ahuntzak, gasnategia eta gazitegiak ikusteko.

Zurrezko ahuntzegiaren aitzinean, plaza ederra eskeini da Idoki etxe ekoizleen merkatuari. Cathy eskulan egileak mihimenezko zareak nola egiten dituen erakutsi du.

Berrehun bat lagunek parte hartu dute Idoki bazkarian. 

Arratsaldean, La Dame de Pique konpainiak ikusgarri atipikoa eskaini du ahuntztegian.

 

 

IDOKI etxaldeak urte osoan idekiak dira : ez igurikatu eta etorri gure ikustera ! 

 

 

 

21.08.2013