Berriak

Uda IDOKI ekimenek markatu dute

 

Aurten ere beste urteetan bezala, IDOKI ekoizleak eta haien kalitatezko ekoizpenak merkatu eta ferien erdigunean izan dira.

Ezpeletako 18. IDOKI feria eta Sarako Uhaldegaraia eta Lekorneko Ihitia etxladeetako merkatuekin, IDOKI kalitate agintzapeko Euskal Herriko etxe ekoizpenak ezagutzeko aukerak ez dira falta izan.

 

24 IDOKI etxe ekoizlerekin, Ezpeletako feriak Euskal Herriko etxe ekoizpengintzaren aniztasuna eman du aitzinera.

Etxe merkatuek haien aldetik, IDOKI-ren ezaugarri nagusienetarikoa den gardentasun espiritua eraman dute praktikara. Publikoari haien etxaldeetako ateak irekiz, ekoizleek IDOKI kalitate agintzaren barne sartu direnean bezeroekiko hartu dituzten engaiamenduak egunerokoan nola deklinatzen diren erakutsi dute.

Ekimen bakoitzean, IDOKI ekoizpenekin osaturiko apairu herrikoi handiak izan dira (gutxi gora behera 200 pertsona etxaldeetan eta 400 Ezpeletako ferian). Horri esker, mahainean dastatutako ekoizpenak merkatuan atxemaiteko parada izan dute hurbildu direnek.

 

Ezpeletako 18.IDOKI feria

 Ezpeletako 18. IDOKI feria Ezpeletako 18. IDOKI feria Ezpeletako 18. IDOKI feria: trikitilariak Ezpeletako 18. IDOKI feria: trikitilariak Ezpeletako 18. IDOKI feria: haurrentzako jokoak Ezpeletako 18. IDOKI feria: EHKO sareko gomitak Ezpeletako 18. IDOKI feria: EHKO sareko gomitak Ezpeletako 18. IDOKI feria: EHKO sareko gomitak

Aurten beste behin ere, Ezpeletako feria IDOKI mozkinak eta gibelean diren etxe ekoizleak ezagutzeko parada goxo eta alaitsua izan da.

Aurten Milafrangatik etorri diren trikitilariak hor izan ditugu merkatua eta bazkaria alaitzeko.

Janari formula ezberdinek, ondotik merkatuan salgai ziren IDOKI ekoizpenak dastatzeko posibilitatea eskaini dute. Merkatu ondoan kokatua zen ostatua ere ez da soberan izan Euskal Herrian agorrileko egun beroek sortzen duten egarria asetzeko.

Euskal Herri osotik gomitatu genituen EHKO sareko ekoizleek ere haien ekoizpen biologikoak proposatu dizkigute.

 

Sarako Ihitia etxaldeko merkatua

Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua Sarako Ihitia etxaldeko Merkatua  Urbistondo familia, merkatua iragan den etxaldeko ekoizleak

Ihitia etxaldeko merkatua arrunt giro goxoan iragan da. Urbistondo familiak bere etxaldeko ateak ireki dizkigu bere lantokia eta lanmoldeak erakusteko asmoz.

Euskaraz eta frantsesez egin diren hiru bisita gidatuekin, ardi eta behien hazkuntza, AOP Ossau-Irati sormarkako ardi gasnaren ekoizpena eta sagardia eta etxaldean eginak diren sagar jus, sagarno eta ozpinaren ekoizpena aurkeztu dizkigute.

Gauean, IDOKI eta laborantza biologikotik etorritako mozkinekin soilik prestaturiko afariak eman dio segida merkatuari. Ihitia etxaldeko ardikia saltsan, AOP Ossau Irati ardi gasna eta sagarnoa dastatzeko aukera ezinhobea izan da.

 

Lekorneko Uhaldegaraia etxaldeko merkatua

Lekorneko Uhaldegaraia etxaldeko merkatua Lekorneko Uhaldegaraia etxaldeko merkatua Lekorneko Uhaldegaraia etxaldeko merkatua Trikitilariak hor ziren merkatua alaitzeko Haragia brasan errea izan da, Haraneko Borda jatetxeko Antoine Chépy sukaldariaren laguntzaz Haragia brasan errea izan da, Haraneko Borda jatetxeko Antoine Chépy sukaldariaren laguntzaz Haragia brasan errea izan da, Haraneko Borda jatetxeko Antoine Chépy sukaldariaren laguntzaz Giro goxoan iragan da afaria

Uhaldegaraia etxaldean errezibitu duten IDOKI merkatuakari, Dubois familiak etxaldeko ateak ireki dizkigu.

Proposatu dituzten hiru bisitekin, behien hazkuntza eta etxaldean eramaiten duten behi esnearen transformazioa aurkeztu dizkigute. Etxaldean, behi esnea, krema, gurina, jogurtak eta panacottak ekoizten dituzte.

Merkatuaren ondotik egin den afaria etxaldeko ekoizpenak dastatzeko aukera paregabea izan da. Haraneko Borda jatetxeko sukaldaria den Antoine Chépy-ren laguntzaz prestaturiko afaria behi haragiaren inguruan itzulikatu da. Behiaren parte noble ezberdinak brasan erreak izan dira, berotasun eta denbora ezberdinetan eta egosi ahala mahainean zerbitzatuak izan dira. Afaria etxaldean ekoizturiko panacotta batekin bukatu da.

 

 

Milesker handi bat merkatu eta feria hauek antolatzen lagundu gaituzuen guztiei eta laster arte IDOKI ekimen berri batzuentzat!

03.09.2016