Berriak

Bideoa - ITSAS MENDI etxaldean : fruituen garaia da !

Bidarraiko sagardoian sasoineko fruituak eskuz biltzen ditu Maryse Doyharçabal-ek.

Euskal Herriko etxalde gehienek sagardoia edo fruitu arbolak bazituzten etxe-inguruan : sagarrondo, udareondo, arantze, gerezitze edo  mertxikondo.

Baitezpadakoa da lekuko fruitu-mota zaharrak ez galtzera uztea, lekuko eguraldia eta lurrari eginak baitira. Sagartzea eta Xapata gerezi ekoizleen elkarteen lana ohargarria da.

Azken urtetan, Idoki etxe ekoizle batzuek fruituen balorizatzeko xedea hartu dute, fruitu arbolekin eta fruitu ttipiekin : marrubia, masusta gorria, andere-mahatsa, masusta, andere-mahats gorria, arabarba, etabar...

Fruitu onduak baizik ez dira biltzen, ahalaz eskuz fruituaren kalitatea begiratzeko. 

Bideoa ITSAS-MENDI etxaldean : fruitu bakoitzaren garaia errespetatzen da !

Itsas-Mendi batasunean elkartzen dira Maryse eta Patxi DOYHARCABAL. Laborari gaztek etxaldeko ekoizpen guziak balorizatzen dituzte salmenta zuzenari esker.

(Bideoa ikusteko - irudia klikatu)

Bidarraiko sagardoian : sasoineko fruituak eskuz biltzen dituzte eta berek lantzen dituzte erreximenta eta fruitu-bahaki gisa.

  ITSAS-MENDI etxaldea argazkitan.

  

    

ITSAS-MENDI etxaldea, hobeki ezagutzeko : www.idoki.org/itsas-mendi/

IDOKI-ko fruitu egile guziak

Eztitxu Sabarots, Mamiño, Aldude (erreximentak...) Maryse Cachenaut, Itxassou (Itsasuko gerezia) Leire et Panpi, Belazkabieta, Ezpeleta (Itsasuko gerezia eta sagarra, Ezpeletako biperra eta sasi ardia) Biok, Uhartia, à Gamarthe (kiwaï, esnekiak eta behi gasnak)

Kixka-Xilo, Larraldia, Donaixti-Ibarre (sagarra, ardi gasna eta haragiak) La ferme du Brukiza, Burgue Erreiti (kiwi, ahuntz gasnak) Maryse eta Patxi Doyharcabal, Itsas-Mendi (erreximentak eta behikia)

Etxaldeko fruituak goza ditaizke urte osoan : erreximenta, gelera, bahakia/coulis, fruitu jusa, ziropa, konpota eta fruitu-pastan.

Fruitu arbolen sasoina : Itsasuko gerezia (maiatza-ekaina), abrikota/arbeletxea (uztaila), ahabia (uztaila) nektarina (uztaila-agorrila), arana (agorrila-iraila), mahastietako mertxika (iraila hatsarrea), kiwaï (iraila), irasagarra (urria), udarea (udatik-negua arte), kiwi (urtarrila-apirila). 

03.06.2015