Berriak

BIDEOA Uhaldegaraian : behi esne goxo baten sekretua !

Idoki etxe ekoizleak behi tropa nahitara mugatzen du behiak eta esne kalitatea hobeki zaintzeko.
Behi arraza landatarrak /arruntak edo rustikoak hobesten dira Idokin, horietan ardura montbeliarde arrazako behiak dituzte. Bestalde, Prim Holstein arrazako behiak onartzen dira.


Behiak gehienik belarrean hazi nahian, egun guziz kanpoan ibiltzen dira alhatzera. Gehienik etxeko bazka eta belar-idorra, baita bihi eta proteina emaiten zeie. Soja zapakina eta arto-enzilajea onartua da ere.

Behi esnearekin ekoizpen frango egin ditaizke : esnekiak (esnea, esne gaina, gurina, gasna xuria eta yogurta) eta behi-gasnak (gasna, hedatzeko gasna freskoa, gasna gurina).

BIDEOA Uhaldegaraian : behi esne goxo baten sekretua !

 

Esneki gama zinez zabala garatu dute Andde eta Emilie DUBOIS-k. Saltegietan eta Hazparne inguruan etxetan banatzen dituzte esnekiak : esne osoa, esne gaingabetua, esnegaina, gurina edo burra, gasna xuria eta yogurtak. 

(Bideoa ikusteko, irudian klikatu) 

Laborantza biologikoan lan egiten dute. Urtsuia mendi azpiko pentzetan alhatzen dira behiak eta etxaldean egin belarra eta bihi nahasketa batekin bazkatzen dira. Behien esnea aski aberatsa da esneki desbardinak lantzeko. 

  Uhaldegaraia etxaldeko argazkiak 

 

    

Lekorneko Uhaldegaraia etxaldea hobeki ezagutzeko : www.idoki.org/esnekiak/

IDOKI kalitate agintza peko behi esne egileak

Behi esnea, iaurtak, gasna xuria, gasna freskoak eta onduak, esnegaina eta gurina,... IDOKI etxe ekoizleek haien etxetik hurbil saltzen dituzte ekoizpen hauek ! 

28.04.2015