Berriak

BIDEOA : Xotildeia etxaldean, sasoineko barazkiekin betetzen da saskia !

Kalitatezko ekoizpenak ardiesteko baratzekiak hobe dira eremu ttipietan eramaitea.

Inguramena errespetatzen dituzten egin moldeak dira : landare-txandak ontsa pentsatu behar dira, lurra ongi prestatu, harrotuz eta ongarri organikoez aberastuz. Kanpoko ekarpenak zaintzen eta mugatzen dira.

Belar kentzeak lan handia emaiten du : lur-estaltzeak baliatzen dira eta belar ondarrak mekanikaz edo eskuz kentzen dira.

Baratzekiak sasoinezkoak dira eta memento egokienean bilduak dira, ahalaz eskuz.

  BIDEOA Xotildeia etxaldean : sasoineko barazkiekin betetzen da saskia !

Armendaritzeko Xotildeia etxaldeak hogei bat urte ditu eta urterekin aldatu da. Gaur egun, baratzeki biologiko ainitzak ekoizten dituzte eta ahal bezain bat berek saltzen dituzte zuzenki. Christine VILLIELM baratzezainak, Xotildeian eraman lanaz mintzo zauku.

(Bideoa ikusteko irudia klikatu)

XOTILDEIA etxaldeko argazki batzu

Vue sur les serres de la ferme Xotildeia, au bourg d'Armendarits Xotildeia réalise une partie des plants à la ferme  

XOTILDEIA etxaldea hobeki ezagutzeko : www.idoki.org/xotildeia/

IDOKI kalitate agintza pean diren baratzezainak.

Maritxu et Eric AMESTOY (Halsou) : légumes et piment d'Espelette Yves Gréciet (Espelette) : légumes et piment d'Espelette

Christine Villielm et Jean Michel Urruty, Xotildeia (Armendarits) : légumes

28.07.2015