Antton Urrizaga-k Arnegi gainekaldeko Pelloenea etxaldean errezibitzen gaitu IDOKI-ko ardi gasna ekoizleen egiteko manerak esplikatzeko.
IDOKI-ko ardi gasna ekoizleek lehen lehenik AOP Ossau Irati sormarkaren araudiak errespetatu behar dituzte. Tokiko arrazekin lan egiten dute eta ardi gasna eginmolde tradizionalak jarraitzen dituzte.
Artaldeak neurri txikikoak eta kanpokoak dira eta ardien elikadura gehienik kanpoko alhapideek eta etxaldean ekoizturiko belar eta zerealek osatzen dute. Honi esker ekoizleak haien abereen ongi izatea eta haien mozkinen kalitatea segurtatzen dute.
Bideoa ikusteko, egin klik irudi gainean
Klik egin irudiaren gainean IDOKI-ko ardi gasna ekoizle guztiak hobeki ezagutzeko