Berriak

Bideoa : etxeko sagarnoa egiten da Euskal Herrian !

Joana Urbistondo, Sarako sagar-jusa eta sagarno egilea

Euskal Herriko etxalde gehienek sagardia bazuten. Ohidura horri esker, ohizko hogeitahamar bat sagar-mota zenbatu dira.
Gaur egun, sagar-mota batzu (mandaburua, errezila, anixa, patzulua, geza zuria, mamula)  baliatzen dira sagar-jusa eta sagarnoa egiteko.  

Sasoinen arabera, sagardiak bere lanak ditu. Agorrilatik urria arte, sagar ondu eta sanoak biltzen dira.  Sagarrak bereixten, garbitzen eta xehatzen dira. Patsa edo sagar-pasta prentsan tinkatzen da.  Sagar-jusa segidan boteiletan emaiten da.

Sagar-jusa upeletan jartzen da irakitzen, hartzidurari esker sagarnoa bilakatuko da. Bost hilabeteren buruan, sagarnoa boteiletan emaiten da.

BIDEOA : Sarako Ihitia etxaldean, Joana URBISTONDOrekin.

(Bideoa ikusteko, irudian klikatu)

Sarako Ihitia etxaldeko argazki batzu.

 Ferme Ihitia, à Sare Joana Urbistondo ramasse les pommes La récolte des pommes se fait grâce à l'entraide

Le pressage des pommes se prépare Du bon jus de pomme frais ! Le cidre et le jus de pomme fermier

Sarako IHITIA etxaldeaz gehiago jakiteko : www.idoki.org/ihitia/

07.10.2015