Berriak

Bideoa : ardi gasna Arnegin

Maitz erditsutan, artzainak mendira abiatzen dira sei hilabetentzat. Ardiek egun guziz bortuko belar onaz gozatzen dira.

Bazkatze eta hazte moldeek eragin zuzena dute esnearen kalitatean, eta ondorioz ardi gasnaren gostuan.

Gasnak bederen lau hilabetez atxiki behar dira gazitegian, gasnak eztiki ontzen dira denborarekin.

 

Bideoa "Ardi gasna on baten sekretuak".  

Arnegiko Pelloenea etxaldean errezebitzen gaitu Antton URRIZAGAk.

Ossau Irati ardi gasna egiten duenez, ardi gasna on baten sekretuak salatzen dauzkigu.

Bideoa ikusteko, irudia klikatu : 

(irudia klikatu)

  Pelloenea etxaldean, Antton Urrizagarekin.

Pelloenea etxaldea bisitarazteko prest da Antton Urrizaga, etxaldeko lanek tarte libro bat uzten badiote. Ez duda aitzinetik deitzeko.

Etxaldeaz gehiago jakiteko : www.idoki.org/pelloenea/

 

31.05.2014