Berriak

Bideoa - Ezpeletako biperrarekin arta handiko lana egin behar da

Arta handiarekin lan egin behar da Ezpeletako biper-errauts eder eta goxoa lortzeko. Sasoinez sasoin, lan urria eramaiten du Laurence LASTIRIk Itsasu aldean.

Urteko biper ondo ederrenetan, ondoko biper sasoineko haziak hautatzen dira.

Sasoinez sasoin, esku-lan frango galdegiten du Ezpeletako biperra egiteak : biper-ondoak egin, biper-ondoak pentzean landatu, belar-kentze urriak, biper biltzea, biper berextea, girtainak kendu, idortzea eta xehatzea,...

Lehortze fase hontan du biperrak gehienik zapore hartzen. Xehatuta, biper-errauts gorri ederra ardiesten da.

Bideoa - Ezpeletako biperrarekin arta handiko lana egin behar da

(Bideoa ikusteko - irudia klikatu)

Laurence LASTIRIrekin, argazki batzu.

Laurence Lastiri, productrice de piment d'Espelette

Laurence LASTIRI hobeki ezagutzeko : www.idoki.org/lastiri-laurence/

 

 

02.09.2016