IDOKI etxe ekoizleek multzo txikika eta aire librean egiten diren hazkuntzei emaiten diete lehentasuna. Eztiki hazten diren arraza lokalekin lan egiten dute, haien haragi finak berezitzen dituen Kriaxeira arrazakoekin bereziki.
Ahatekumeak egun bat dutelarik iristen dira etxaldera eta haien hazkuntza erritmoaren arabera ahateak 13 edo 15 aste arte ibiliko dira libreki, hots helduak izan arte.
Libreki ibili ahal izateko, ahateak belarrezko ibilbideetan utziak dira.
Arto ez transgenikoak osatzen du haien elikaduraren gehiengoa eta elikagai ahalik eta gehien etxaldean ekoiztuak izatea bultzatzen da.
IDOKI ekoizleek galkatzea era tradizionalean egiten dute, eztiki, arto bihi osoarekin eta 13.astetik aitzina. Honek 13 eta 21 egun artean iraunen du eta beroarengatik uztailan eta agorrilan debekatua izanen da.
Manera honekin, kalitate oneneko haragi eta gibelak lortzen ditugu errespetuzko galkatze tradizional bat atxikiz.
Bideo hau, tokiko arrazen babeserako lanean ari den Amalur kolektiboaren baitan egina izan da.
Gure ekoizleei buruz gehiago jakiteko egin klik hauen irudien gainean.