Berriak

Bideoa: Tokiko barietateen mantentzea Itsasuko gereziekin

 

 

 

Panpi Olaizola eta Leire Ithurraldek Xapata, Peloa eta Beltxa Itsasuko gereziekin eramaten duten lana aurkezten digute

 

Betidanik, Euskal Herriko etxalde guztiek haien zuhaitz fruitudunak izan dituzte sagarrondo, udareondo, haranondo, mahastietako mertxika eta gereziondoekin.

Gure lurralde eta klimari egokituak diren aspaldiko barietate horiek mantentzea ezinbesteko zeregina da. Horri begira, tokiko sagar eta gerezien barietateen berreskuratzeko eraman den lana goraipatzekoa da.

Itsasuko gerezi ekoizleak biltzen dituen Xapata elkarteak tokiko barietateetako 4000 gereziondo landatu ditu: Peloa, Xapata eta Beltxa gereziak hain xuxen. Gereziak ekaina inguruan jaten dira eta erreximentak urte osoan.

Bideoa Leire Ithurralde eta Panpi Olaizolarekin Belazkabieta etxaldean

Bideoa Belazkabieta etxaldean

Bideo hau, tokiko arrazen babeserako lanean ari den Amalur kolektiboaren baitan egina izan da.

Ezpeletazko Belazkabieta etxaldeko argazki zenbait

 Xapata Itsasuko gerezia Erreximentaren prestakuntza  Peloa Itsasuko gerezia IDOKI Itsasuko gerezi erreximenta

IDOKI-ko beste Itsasuko gerezi ekoizleak 

Patxi eta Maryse Doyharçabal (Arbona) Maryse Cachenaut (Itsasu)

 

 

15.06.2016