Berriak

BIDEOA: Eztigintza Euskal Herrian, Mikela Untsainekin

 

IDOKI etxe ekoizleek Euskal Herriko eremuei ongi egokitzen den tokiko erle beltz arrazari (apis melifera melifera) emaiten diote lehentasuna.

Eztia erleek ekoizten duten gai natural bat izanki, IDOKI ekoizleen lana kofoinen osagarri onaz arduratzea eta kalitatezko eztia ekoizteko baldintza onenak direla segurtatzea da.

 

IDOKI erlezainek haien kofoinen transhumantzia segurtatuko dute, sasoinaren arabera erleek Euskal Herriko landareek eskaintzen dituzten loraldi ezberdinak baliatu ahal izateko. Erleak Euskal Herriko eremuetan ibiliko dira soilik, eremu natural eta salbaietan (tratamendu kimikorik izan ez dituztenak) edo ekoizpen biologikoan zertifikatuak direnak.

Euskal Herriko landarediak eskaintzen dizkigun loraldi ezberdinei (akazia, gaztainondo, mila lore,...) dagozkien kalitatezko eztiak dastatzeko parada izanen dugu beraz.

Azkenik, ekoizleek eztia berreskuratzeko metodo goxoak baliatzeko betebeharra dute. Bilketa heldutasunera heltzean egiten da beraz eta eztiaren ateratzea hotzean iragaiten da, bilketaren ondoko 5 egunetan.

 

 

Bideoa Mikela Untsain-ekin Anhauzeko kofoinen inguruan

Bideoa Mikela Untsainekin

Mikela Untsainen ekoizpenaren argazki zenbait

Ezti bilketa kofoinan Erle beltzak eta albeolak Eztia albeoloetan Ezti ezberdinak

 

 

Beste IDOKI-ko erlezainak

Frédéric Forsans, Itsasuko Pelloenea etxaldea Olivier Besson (Sara)

IDOKI erlezainei buruzko informazio gehiago lortzeko egin klik haien irudi gainean

18.03.2016