Berriak

BIDEOA: Tokiko arrazak kalitatezko esne bildotsak lortzeko

Argitxu Ouret, ardi gasna eta esne bildots ekoizlea

 

 

 

Bildotsen sortzea ardiek gasna egiteko  esnea ukaiteko baldintza ezinbestekoa bada, bildotsa abendutik maiatzera goza dezakegun janari bikaina da ere. 

Bildotsa sortzen delarik, ardiak bere txikia elikatzeko esnea ekoizten du.

 

Hilabete baten buruan, hazleak bildotsa amaren bularretik kentzen du. Ardiak uztaila arte gasna egiteko baliatuko den esnea ekoizten segitzen du. Ondotik, bildots berria sortuko da azaroa eta apirilaren artean, bost hilabeteko ernaldia eta gero.

Bildotsak, bere amaren bularretik hartutako esnearekin soilik elikatuko dira hilabete batez. Bildotskia kalitate bikaineko haragia da, pixka bat arrosatua. Zinez fina eta samurra, goi mailako sukaldariek eta haragijale mokofinek preziatzen dute.

Ardi hazkuntza kanpokoa eta neurri ttipikoa izan behar da baitaezpada. Ardiak urte osoan kanpoan alhatzen dira eta haien elikadura etxeko bazka eta belar idorrean oinarritzen da, beharrezkoa  bada gizenarazteko Euskal Herrian ekoiztutako zerealekin osatzen delarik.

 

BIDEOA Argitxu Ouretekin Etxeberrigaraia etxaldean et Irati gainetan

BIDEOA: Esne bildotsa Argitxu Ouretekin

 Bideo hau, tokiko arrazak bultzatzen dituen Amalur kolektiboaren baitan ekoiztua izan da.

 

Ouret familiaren etxaldearen argazki zenbait

 

IDOKI esne bildotxen beste ekoizleak

KIXKA XILO, Donaixti KATTIN CAMINO, Arnegi XOLE AIRE, Urepele JON BONNET, Bardoze EKIBEGIA, Donaixti HARITZA, Baigorri ETCHEMENDYBEHERIA etxaldea, Suhuskune BELAZKABIETA, Ezpeleta

Ekoizleen potreten gainean klikatuz haiei buruzko informazio gehiago atxemanen duzue

19.02.2016