
25.04.2016
Gutxi dira ardi esnearekin camembert-a egiten duten ekoizleak. Gasna atipiko hori ekoizten duen Corinne Minaberrirekin izan gira Aiherrako Bixartea etxaldean
22.04.2016
Antton Urrizaga-k Arnegi gainekaldeko Pelloenea etxaldean errezibitzen gaitu IDOKI-ko ardi gasna ekoizleen egiteko manerak esplikatzeko
19.04.2016
Aiherrako Mendigorria etxaldearen bidea hartzen dugu, Jenofa Loyattok erakusten dauku ahuntz gasna nola egiten duen
01.04.2016
Itzulitxo bat Donaixtiko Ekibegia etxaldera Mikel eta Beñat kusiek etxaldean muntatu duten belartegiko idortegia bisitatzeko
18.03.2016
Bere kofoinen bisita baten bitartez, Mikela Untsainek bere erlezain lana aurkezten digu.
14.03.2016
Xuhito geroz eta ekoizle gehiagok haien haragia transformatzeko baliatzen duten transformazio gune kolektiboa da. Anhauzen (Baxe Nafarroa) kokatzen da, tailerrari izena eman dion Xuhito auzoan
28.03.2015
Urtarrilatik bazko arte, bildoskiaren sasoina da ! Ipar Euskal Herriko hogei bat etxaldeek bildoskia/axurkia zuzenean saltzen dute.
24.02.2014
Ohizko ekoizpena, gure etxaldeetatik zuzenean, gaurko sukaldaritzan erabiltzen dena : etxeko zenbera !
19.02.2016
Bildotsen sortzea ardiek gasna egiteko esnea ukaiteko baldintza ezinbestekoa bada, bildotsa abendutik maiatzera goza dezakegun janari bikaina da ere
18.02.2016
BASERRIA, IDOKI etxe ekoizleek elkarlanean sortu duten lehen saltoki kolektiboa da. Donibane Lohitzunen kokatzen da, merkatuaren bihotzean.