Aktualitatea

IDOKI uda hontan : besta bai, janari ona ere bai !

27.08.2015

Baionako bestetako "MIAM IDOKI" eta "Laborarien xokoaz" egin "besta bai, janari ona ere bai". Bideoa ikusi !

BIDEOA : Xotildeia etxaldean, sasoineko barazkiekin betetzen da saskia !

28.07.2015

Armendaritzeko XOTILDEIA etxaldean harrera egiten dauku Christine VILLIELM-ek : Jean Michel URRUTY eta Libe baratzezainekin, sasoineko baratzekiak ekoizten dituzte urte osoan.

Laborantxatik dator janaria : gardentasunez eta hurbiltasunez !

Gabrielle Arrese-Igor, Ttele Leizagoien, Fred Forsans, Jenofa Irubetagoiena. 20.06.2015

IDOKI kalitate agintzak eta SARDE-SARDEXKA elkarteak partaidetza naturala garatzen dute aurten, elikadura eta laborantxa moldeen lotura zuzenaz jendea gogoetarazteko.

ITSASU, eguna etxaldean

20.06.2015

Ortzaizeko ikastolako haurrek goizaldia pasatu dute Itsasuko Pelloenea etxaldean : Frédéric Forsans laborariak eta SARDE-SARDEXKA elkarteak prestatu tailerretan parte hartu dute.

Bideoa - ITSAS MENDI etxaldean : fruituen garaia da !

03.06.2015

Bidarraiko sagardoian ditu fruitu arbolak Maryse Doyharçabal-k. Sasoineko fruituak biltzen eta berek lantzen dituzte erreximenta eta fruitu-bahaki gisa.

ITSASU : gerezien denbora !

02.06.2015

Itsasuko gerezia lantzen duten laborariak XAPATA elkartean biltzen dira, lekuko gerezi-motei balore gehiago eman nahiz.

Ortzaizen, KAIKU BORDA, urte osoan idekitzen dute !

03.05.2015

KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegia astero idekitzen dute, asteartetik larunbata arte : 10:00-12:30 / 14:00-19:30.

BIDEOA Uhaldegaraian : behi esne goxo baten sekretua !

28.04.2015

Jendearen heineko etxaldea, behiak alhan... esne on batekin dira esnekiak eta behi gasna onak egiten ahal !

SARAn, kalitateko merkatu berria ostiral guziz !

02.04.2015

Bakarrik kalitate urratsetan engaiatuak diren laborariek salduko dute merkatuan : ekoizpenen kalitatea eta jatorria segurtatuz jendeari !

LURZAINDIA, hazten gaituen ama lurra babesteko

10.04.2015

Lurraren jabetasunaLURZAINDIAk hartuz, IDOKI sareko bi etxaldeek hats berri bat hartzen dute. Herritarren aurrezkiari esker hazten gaituen ama lurra ondasun kolektiboa izan dadin.

Displaying results 91 to 100 out of 127