2022az geroztik, urratsez urrats eraikitzen eraiki duen proiektua. Izuran BPREA formakuntza segitu ondotik, Trebaturekin “Entreprendre en Agriculture Paysanne” formakuntzan sartu zen, hiru etxalde desberdinetan formakuntzak eginez, eta erleen kontaktuan hautua finkatu zitzaion. Norabidea hautatua zuen. Laster abiatu zen bere kontura. 2023an lehen erlauntzak erosi zituen, eta 2025ean merkaturatu zituen bere lehen ezti untziak.
Sarako familiako lurretan plantatua, Iñaxik gaur egun 130 Erle Beltza erlauntza hazten ditu, Euskal Herriko klima eta paisaiei ezin hobeki egokitutako arraza sendo bat. Uste denaren kontra, erle hau ez da hain oldarkorra, eta eguneroko harreman hori da, hain zuzen ere, Iñaxik bere lanean gehien maite duena. Kolonia batzuk loraldiaren arabera lekualdatzen ditu gaztainondo edo txilar eztia ekoizteko; beste berrogeita hamar bat erlauntza berriz, mendian instalatuak dira, liztor asiatikoarenganik babesteko.
Iñaxiren lana urtaroen erritmoan antolatzen da: negua tailerreko lanetan iragaiten du, udaberria kolonien zaintzari eta lehen uztari, eta uda erlauntzen etengabeko segimenduari, irail-urriko azken uztara arte. Eguraldia funtsezko parametroa da: egunero begiratzen du, bere erleak babesteko eta eztiaren kalitatea hobetzeko.
Eztiaz gain, Iñaxik polen freskoa proposatzen du 420 gramoko untzietan, baita propolia ere; gisa huntan, naturarekiko errespetuz eta lurraldean sustraiturik diren kalitatezko etxaldeko produktuak eskaintzen ditu.
Iñaxirentzat, IDOKI labelarekin bat egitea arrunt naturala zen. Beretzat garrantzitsuena da ezti untzia nundik heldu den jakitea — etxalde ttipi batetik, lurralde batetik, erleei eskainitako zaintza berezitik. IDOKIren baldintza-agiriak azken produktuaren kalitate hori bermatzen du, koloniez ontsa arduratzeko behar den denbora sekula sakrifikatu gabe. Bere gisakoa den oreka bat.
- Miel : Accacia, printemps, Toutes fleures, châtaigne, bruyère…
Pollen frais ( pots de 420gr)
Propolis ( fiole 20 ml)





live.fr