Agriculture biologique

AGERREA (GAEC) : Olivier DOYHENARD et Olivier GERVAIS)

AGERREA


T. 07 82 29 18 01 (O. Doyhenard) - 06 84 20 47 23 (O. Gervais) -
Posta elektroniko : arbona.agerrea(at)gmail.com
Agerria
64 210 ARBONNE / ARBONA
Mapan ikusi

Egiazkotasun eta zintzotasun nahikeria egunerokotasunean

Olivier DOYHENARD-ek, laborantxa mundukoa ez den Olivier GERVAIS kidetzat hartu du Agerrea etxaldean. Elgarrekin, gasna eta esneki gama berria garatzen dute.

Arbona hiri bazterrean da orain, hogei bat behi esnadun hazten ditugu belarrean primaderatik goiti. Artetik belar idorra eta enzilajea emaiten diegu.

Alduden kokatua den Euskal Herriko Esne Kooperatibaren kide izanki, Bleu-Blanc-Coeur desmartxan sartuak gira eta gure behien janariaren oreka xerkatzen dugu.

Laborantxa biologikoan ari gira 2018 tik hunat. Ez dugu produktu kimikorik baliatzen etxaldean, behiak olio eta landareen bertutei esker sendatzen ditugu.

Ekoizten dugu esnearen herena zuzenean saltzen dugu, lekuko jendeari eta ofizioko batzuei. Gure esnearen kalitatea preziatzen dute izozki eta biskotx egileek.

Esne gordinarekin lan egiten dugunez, behi gasna eta esneki gama zabal bat garatzen dugu, eta aroma sotilak xekatzen ditugu : landare aromatikoekin egin iaurtak, iaurt soilak, gasna xuria, gasna freskoa, gasna xortatua, esnegaina, gurina eta gasnak.

Berinazko ontziak berriz baliatzen ditugu ondakinak ttipitzeko.

Ekoizpenak

Behi Gasna eta EsnekiakProduits laitiers
  • Esne osoa gordina, pintako zakuttoetan - Iaurtak soilik edo landare aromatikoekin utzia - Gasna xuria, gasna freskoa xortatua, gasna freskoa - Gurina, esne gaina (esne gordinean) - Gasnak (soilik edo belarkiekin).
Etxaldean

Egun guziz, 18 :00-19 :00.