Christian VARIN

AHALEN LURRAK


T. - 06 52 58 51 86
Posta elektroniko : cdvarin(at)yahoo.fr
Quartier Arla
64120 ONEIX / ONASO
Mapan ikusi

"Izadiaren indarrekin bat egiten ikasi": laborantza iraunkorra eta agro-ekologia urritasunez ezagutarazi, erraztu, ekoiztu eta partekatu.

Laborarien aholkulari, artzain eta hogeitabost urtez etxalde eramaile izan da Christian VARIN, laborantza biologikoan hazi ditu ardi esnadunak eta ondotik galloway arraazko behiak. Betidanik zozial sailean lan egin du Odile FABREGUES-k. Baratzezaintza biologikoaren inguruko inzerzio taldeak jarraiki dituzte hamar bat urtez, Onason proiektu berezia garatu aitzin.

Zer debru pasatu zauku burutik holako proiektu berezia abiarazteko gure adinean ?
Pixka bat ertzo izan behar da seguraski, bihurriak ere zergatik ez, baina guretzat saihetsezina zen, begi bistakoa, zentzuz betea !

Pierre Rabbik bultzatu agro-ekologia animatzaile formakuntza egin eta, amalurrarekin bat egin duen gune autonomoa eraiki nahi izan dugu 2016 urtean.

Gaur arte gure baitan hazi baloreek bultzatzen gaituzte, desiratzen dugunaren bizitzerat.

Erreka bazter batean den bost hektareko lur eremua, pentze eta oihanxka artean, baratzezaintza eta agro-oihangintzan eraman fruitu arbolak jarri ditugu. Ondoan, lurren entretenio egiten duten galloway arrazako behi zonbait hazten ditugu.

Agroekologia eta biodinamiaren pratikak gehitzen ditugu laborantza biologikoaren araudiei.

Baratzezaintza sailean, ereintzak egiteko negutegi borobil ttipi bat badugu, 220 m²-ko negutegi bat lekuz aldatzen ahal duguna eta 1000 m²-ko baratzea 72 lur eremuetan antolatu dugu. Lur aldizkatzen planoa pentsatu dugu, zortzi urtez ber motako baratzekirik ez berriz jartzeko ber lekuan.

Landare gehienak gihaurk egiten ditugu, barietateen hautua barazkien gustuaren arabera egiten dugu. Hogeitahamar bat baratzeki mota egiten dugu eta 180 barazki mota lantzen dugu. Landare aromatikoak eta jaten diren loreak egiten ditugu ere. Ohizko tomate landareak ere saltzen ditugu.

Eskuzko tresnekin lan egiten dugu gehien bat, lurra itzuli gabe.
Behi kaka ongarri gisa baliatzen dugu. Landare egoskinak eta ezentzia olioak baliatzen ditugu landaretan. Belar kentzeak eskuz egiten dira.

Tokiko ehun bat fruitu arbol landatu ditugu, parte bat agro-oihangintzan eramaiten duguna.
Galloway arrazako behi zonbait baditugu pentzeak entretenitzeko. Ugelketarako aratxeak bizirik saltzen ditugu.

Salmenta zirkuito arrunt laburretan ari gira, merkatuko baratzekiak mezperan biltzen ditugu.

Ekoizpenak

Légumes bioPlantes aromatiques bio
  • Sasoineko baratzekiak.
    Jateko loreak.
    Landare aromatikoak.
    Ohizko tomate ondoak.
Salguneak

  • Merkatua - Donapaule : Asteazken arratsa aitzin manatuz, zarea merkatuan eskura dezakezu.
  • A la ferme : Salmenta etxaldean hitzordu batekin.
Etxaldean

Aitzinetik hitzartuz. Asteazken arratsa aitzin manatuz, zarea eskura dezakezu etxaldean ostegun arratsean, edo Donapauleko merkatuan ostiral goizan. ndredi matin.