Ferme Aharzaina

Peio Berrogain


T. - 06 84 15 36 99
Posta elektroniko : peioberrogain(at)live.fr
Maison Aharzaina
64130 CHERAUTE / SOHUTA
Mapan ikusi

Idoki-n izanki, kalitatezko laborantxa defendatzen dut, praktikatzen dutan hazkuntza moldearekin baita proposatzen ditudan ekoizpenekin ere.

Passionné par le pigeon, Peio choisit de faire de l'élevage son métier. Installé en Soule, il élève et propose à la vente des pigeonneaux de chair dans le respect de la charte Idoki.

Eraikuntza sailean lan egin ondotik, Natxo ezagutu dut, urtzo hazle bat. Harekin lanbidearen oinarriak ikasi ditut, eta erretretara joan zelarik, bere segidaren hartzea erabaki dut, eta hazkuntzan abiatu naiz. Zurgintzan nuen esperientziari esker txoritegi bat eraiki dut ene etxearen ondoan.
150 bikote hezten ditut, “bizirako fidelak”, Myrthis arrazakoak. 30 bikote 12 m3 eta 13 m3 etako txoritegietan banatuak dira, eta bikote bakotxak bi ohantze ditu. Eme guziek gutti gora behera 15 ttipi txitatzen dituzte urtean. Haien elikadura arto bihiz, zerealez eta mineralez osatua da eta nahieran utzia. Urtzottoak 28 eta 34 egun artean hiltzen ditugu, lumatzea eta prestaketa nihaurek egiten dut. Salmentarako erretzeko prest dira, hustuak ala ez klientearen arabera.

Ekoizpenak

Urtxokumea
  • Urtzotto freskoak, erretzeko prest
Salguneak

Etxaldean

Sur rendez-vous
Bidaltzeak / igortzeak