Behi gasna 1984 urteaz geroz egiten du Dominique AINCY-k, Hazparnen
Aitaren segida hartu dut Garaikoetxean. Montbeliarde eta Holstein behi arrazak kurutzatuak dira.
Kalitatezko esnea ardiesteko, behiak belarrarekin bakarrik hazten ditut eta alhagiak hurbiletik kudeatzen ditut. Behiak egun guziz ateratzen dira alhatzera etxe inguruetan, aro txarra denean salbu.
Behiak barnean direnean, etxaldeko belarra eta soroa emaiten diet baita erositako artoa.
Egungo egunea, esne gehiena gasnatzen dut. Gasnat ttipiak egiten ditut eta hilabete batez ontzen ditut gazitegian.
Bakarrik lan egiten dut etxaldean behiak artatzen, deizten eta gasna egiten.
Garaikoetxeako behi gasna Euskal Herriko saltegi ainitzetan atxemanen duzu.
Larunbat goiz guziz ere Hazparneko Zarea etxe ekoizpen dendan egoiten naiz.
- behi gasna, hilabetez ondua
- Veau (tout l'année)