AIRE Miren

ITURRIBELTZEA


T. 05 59 37 58 77 - 06 80 42 27 88 -
Posta elektroniko : miren.aire(at)wanadoo.fr
Iturribeltzea
64430 UREPEL / UREPELE
Mapan ikusi

Aintzin ideiek diotena alde batera utziz, mendiko etxalde ttipietan ere laborantza biologikoa egin daiteke, eta hortarik bizi.

Ardi gasna etxaldetik kontsumitzaileari eremaiten dio Miren Airek, lanbide hortaz bizitzeko.

Manex buru beltz artalde batekin, 2001ean, lur gabeko artzain gisa hasi naiz lanean. Gaur amaren sortetxean, Iturribeltzean instalatua naiz.

Mendia baloratuz ardi gasna egiten dut. Kalitatezko esne baten eskuratzeko, kanpoko bazka ahal bezainbat baliatzen dut. Nere ardiak egun guziz ateratzen dira, eta bost hilabetez mendian egoiten.

Gehienbat esne gordinarekin egin ardi gasna ekoizten dut, baina baita ere pasta guriko gasna bat. Sorogain eta Ahadi nere berezitasunak dira, krema eta gantzutsu gasna horiek abendotik eta apirila arte gozatzen dira.

Ekoizpenak

Fromage de brebis bioGlace bioViande ovine bio
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean). Ardi esnekilanko gasna gurinak eta gasna freskoak. Molde ekologikoan eramana.
  • Agneaux (novembre-avril)
Salguneak

Etxaldean

Aitzinetik hitzartuz
Bidaltzeak / igortzeak