AIRE Xole

XALBADORRENEA


T. - 06 85 60 55 87
Posta elektroniko : xole.aire(at)orange.fr
Xalbadorrenea
64 430 UREPEL / UREPELE
Mapan ikusi

« Kanpoak hazia, Ahotik ezin utzia »

Ibarreko etxalde frango bezala, Xalbadorrenea mendiko etxalde ttipia da eta malda gogorrak ditu. Alta, hor plantatzea erabaki du Xole AIRE-k.

Andereño egon naiz dozena bat urtez eta familiako etxaldera itzuli naiz 2008 urtean.

Ardi esnadunak, behi gorri batzu eta KINTOA xerrikia hazten ditut eta salmenta zuzena egiten dut.

Euskal xerriak kanpoan hazten dira bederen hamabi hilabetez. Hiru zerraduretan alhatzen dira libroki. Gaxurra eta bihiak emaiten diet.

Freskoan edo sukaldatua, xerriak nihaurek bestelakatzen ditut BELAUN transformatze gelan.
Bederen bi urtez xukatu KINTOA xingarra, zinez goi mailako ekoizpen fina dugu.

Esnean hazi bildoskia eta ahatxekia egiten dut ere.
Bortuko laborantza biziarazteko, etxaldeko ekoizpen guziak bururaino eraman behar ditut, jendeari zuzenean salduz. Taldeko lanean ainitz sinesten dut lekuko arrazei balio osoa emaiteko : ardi buru beltza, Pirenaica behia eta KINTOA xerria bistan dena.

Ekoizpenak

BehikiaXerrikiaArdikia
  • KINTOA xingarra (bederen 18 hilabetez xukatua).
    KINTOA haragi freskoa (5 kg kartoinean, hutsean emana) : aitzinetik manatuz.
    Euskal xerrikia kontserbetan : patea, gaintxiorra, odolkia, lukainkak gurinean, zerri ukondoa) eta haragi gazituak (saltxitxoia, txorizoa).
    Esne bildoskia (erdizka edo osoa, pikatua eta hutsean emana).
    Ardiki kontserbak (navarrin)
    Etxeko ahatxekia (bakarkako moltsetan eta hutsean emana)
Salguneak

Etxaldean

Aitzinetik hitzartuz.
Bidaltzeak / igortzeak

www.belaun-aldude.com