Gasnagintzak interes haundia sorturik, Benoît hazkuntzari buruz itzuli da.
Sortzez Ariège eskualdekoa, nere kondu instalatzea pentsatu baino lehen 7 urtez lan egin dut Biarnoan laborantxa saileko langile gisara.
Aukera aurkeztu zitzaidan Mitikileko etxalde batean, jabeek alokatzeko laborari bat xekatzen zutenean. 2018-an instalatu nintzen ardi buru gorriekin.
Etxaldeak 35 hektara ditu . 250 ardi buru gorriekin ari naiz lanean, eta ekoizten duten esnea gasnatzen dut. Ardiek pentzeetan alhatzen dute otsailetik azarorat eta udan 2 hilabete eta erdi Biarnoko mendietan iragaiten dituzte.
Bazka osoki etxaldekoa da, nahiz eta luzerna pixka bat ekarrarazten dutan Tarn et Garonne eskualdetik. Alhatze lekuen itzulikatze sistema bati gogoetatzen ari naiz ondoko urteentzat.
Gasnak pasionaturik, izigarri gustukoa dut nere ekoizpena hastetik bururaino garatzen ikustea.
AOP Ossau-Iraty sormarkako eta 4 eta 9 hilabete artean ondutako gasnak proposatzen ditut, bai eta ere gasna guria, camembert gisakoa, « Cam'Albi » deitu dutana. Urte osoan etxaldean berean atxemaiten ahal dituzue.


- AOP Ossau-Iraty ardi gasna
Cam'Albi - fromage à pâte molle
- Etxera ekartzea-Akitania
- Etxaldean