Formakuntzaz filosofoa, lehenik ostalaritzan arizan naiz lanean Okzitaniako Tolosan Bio eta tokiko ekoizpen jatetxe bat idekiz. Gero naturalki eta dudarik ukan gabe laborantzari buruz itzuli naiz. Eraldaketak nihaurek landatzen ditudan fruitu eta barazkiak sukaldatzeko aukera emaiten dit. Nere ametsa betea da !
2021-etik instalatua naiz Uztaritzeko oihanaren bihotzean, 2.5 hektareko eremuan baratze dibertsifikatu batekin. Marrubi, martxuka, luzokertxo, Ezpeletako biper eta beste hainbat fruitu eta barazki landatu ditut 15-20 zentimetroko goratasuna duten lur metetan. Molde hunekin, lurraren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak indartuak dira.
Ez ditut nere landare oinak makatzen edo lastatzen. Landare estalkiak erabiltzen ditut ingurumenarentzat onuragarriak baitira. Ekai kimikorik ( tratamendu fitosanitariorik) ez dut erabiltzen .
Belar txarrak mekanikoki kentzen ditut. Laster zaldi traktazioan formatuko naiz, lur pezak itzulketarik gabe prestatzeko, agroekologiaren printzipioetan oinarrituz.




- • Luzokertxoak
• Erreximentak: marrubi, martxuka, gaztain, arabarba...
• Ezpeletako biperra (errautsa eta soka)
• Arto Gorria taloak
• Barazki kontserbak
• Mustarda
- HURBIL saltegia
- Udako merkatua - Sara : Ostegun goizetan, ekainetik irailera.