Joanes Haritschelhar

Amama etxaldea


T. - 06 84 80 01 28
Posta elektroniko : amama.etxaldea(at)gmail.com
889 Rte de Menta
64220 Irouléguy / Irulegi
Mapan ikusi

Soilik etxaldeko mahatsekin ekoiztu arnoa proposatu. Mahastigintza herrikoia eta etxalde ttipien geroa segurtatu.

Amama etxaldea, Joanesek ereman proiektua da. 2022-an, Joanesen ama erretretarat joaiterakoan, segida hartzeko erabakia hartu zuen aldaketa batzuk eginez. Laborantxa Biologikorat pasatzeaz gain, produktua bururaino eremaiteko xedez, sotoa muntatu du eta arnotzeko materiala erosi. Beren lehen arno botoilak 2023ko udan proposatu ditu.

Bere amaren segida hartzerakoan, mahastigintza ez zen mundu arrotza Joanesentzat, ikasketak araberan egin eta 7 urtez Irulegiko koperatiban sotozain egona baitzen.

Ordu arte etxaldeko mahatsak Irulegiko koperatibari salduak baziren, Joanesek beren ekoizpena balorizatzeko hautua egin du soto bat plantan ezarriz eta bere arnoak zuzenki salduz. Amama izena emanez, Joanesek amari eta ama lurrari omenaldi egin nahi izan dio.

4 lur sailetan banatuak ditu mahastiak. 2 Irulegin kokatuak dira, 1 Anhauzen, eta azkena Baigorrin landatu berri dutena. Jastaketan, lur sail bakotxaren berezitasunak agertzen dira.
Irulegiko sormarkako mahats motak dira. Beltzarentzat Bordalesa, Axeria eta Axeri haundia. Xuriarentzat berriz Izkiriota lodia eta Izkiriota ttipia.
Segida hartzerakoan, Laborantxa Biologikoaren hautua egin du. Eritasuneri eta aldaketa klimatikoari buru egiteko, kobrea, eta sufrearen gain etxean eginiko tisana, pixor eta dekokzioak erabiltzen ditu baita ere prestakuntza biodinamikoak.

Egutegi biodinamikoa eta ilargiaren mugimenduak ere segitzen ditu mahastietako lanentzat, mozketa, sotoko lanak, boteilatzea, bilketa...
Neguan, mahastia lotan sartzen denean, auzoek ardiak emaiten ditu eta ongarri berdeak ereiten ditu (zereal, lekadunak…) lurraren indartzeko eta estrukturatzeko.

Arnotzea, inoxezko dupetan egina da, gehigarririk gabe. Altxagarri indigenoekin arnotzen du. Beharrez sufre doi bat gehitzen du. Kalitatearen zaintzeko erregularki jastatzen du, eta tenperaturak kudeatzen. Haren ikusmoldean arnoa mahastian egiten da, gutien esku hartzearekin sotoan. Jusak bere nortasuna adieraz dezan.

Bi arno beltz Egu eta Iluni , Zart gorri burbuilatua eta xuri bat Zain ekoizten ditu.

Ekoizpenak

Vin d'Irouléguy bio
  • Arno beltza et xuria
Etxaldean

Hitzordua hartuz