Gure aitamek, eta lehenago, haien aitamek erabiltzen zituzten praktikak segitzen ditugu. Zentzuzkoa zen guretako Idokiren auraudiekin bat egitea, laborantza iraunkorraren pratikak eta baloreak gure eguneroko lanaren oinarriak baitira.
Ametzalde etxalde ttipia Lasa gainekaldean kakotua da, haritzondo oihan baten bihotzean. Sébastien-ek familiako etxaldearen segida hartu zuen duela 15 urte, laborantxa saileko BTS ikasketak egin ondoan.
Emeki emeki, Manex buru gorri ardi hazkuntzan berezitu da. 2021-ean Fabien jin zaio sustenguz gasnatzean formatua izan ondoan.
Elgarrekin transformatzeko atelier bat muntatu dute, haien ardi esnea balorizatzeko xedez.
« Gaur egun, harro gira gure ekoizpenak hastetik bururaino etxaldean eginak baitira : mendian alhatzetik, kontsumitzaileari eskutik eskura saltzen dugun gasna arte.
Ametzalden, pentzeak berdeak dira, belarra urte osoan pusatzen da eta ardiek baliatzen dute. Gure artaldea, Manex buru gorri arrazako 200 ardiz osatua da eta esnea ekoizten dute abendutik ekainerat. Aroa alde den aldi bakotx kabalak kanpora igortzen ditugu, esnearen kalitatea segurtatuz. Beren bazka osoki etxaldeko pentze naturaletarik heldu da, eta naturak eskaintzen dituen ontasunez gozatzen dute : ezkurrak, gaztainak, fruituak…
Primadera bukaeratik udazkenera ardiak ondoko mendira, Munhoara, eremaiten ditugu. Lur gutti dugunez, bazkaren aldetik autonomia segurtatzen dauku. Gure ardi Manex buru gorriak, mendiko baldintza gogorreri egokitzeko gaitasunaren arabera hautatzen ditugu, eta ez emaiten duten esne kopuruaren arabera.
Gure gasnak, esne gordinarekin eginak, etxaldean berean transformartzen eta ontzen ditugu, lurperatua den gasnategian. Salieseko gatzarekin gazitzen ditugu Ossau-Iraty sormarkaren arauak segituz. Bildoxki freskoa ere proposatzen dugu urtarriletik apirilerat. Gure ekoizpen moldeek, Laborantxa Biologiko eta IDOKI agiantzaren arauak errespetatzen dituzte. »
- Ardi gasna biologikoan, esne gordinarekin egina, 1.5kg edo 3kg ingurukoak.
Gure gasnak, esne gordinarekin eginak, etxaldean berean transformartzen eta ontzen ditugu, lurperatua den gasnategian. Salieseko gatzarekin gazitzen ditugu Ossau-Iraty sormarkaren arauak segituz
- Bildoskia, aintzinetik manatuz urtarrila eta apirila artean.
- A la ferme