Anthony Plantard

Aizagerrea etxaldea


T. - 06 50 49 70 95
Posta elektroniko : fermeaizagerrea(at)orange.fr
959 Chemin d''Aizagerrea
64120 LOHITZUN-OYHERCQ / LOHITZUNE-OIHERGI
Mapan ikusi

Bretainiatik Euskal Herrira, Anthony Plantard-ek Lohitzun-Oihergiko Aizagerrea etxaldean plantatzea erabaki du. Abereetarik hurbil lan egiteko eta gure lurraldera egokituak diren arraza rustikoak balioan emaiteko xedea du.

Bretainian sortua, Anthony-k laborantxako ikasketak egin ditu, lehenik BEP diploma eta gero BPREA eskuratuz, 2023an. Bazuen 15 bat urte Euskal Herrira etrortzeko usaia zuela, eta azkenean hemen plantatzea erabaki du. Urte batez, ordezkapen zerbitzu batean lan egin du, etxalde batetik bestera ibiliz eta ekoizpen mota desberdinak ezagutuz. Ordezkapenak egiten zituen hazleetarik baten bidez jakin zuen Aizagerrea etxaldeak segidarik ez zuela. Lekuak eta eskaintzen zituen aukerek erakarririk, etxaldea hartzea erabaki zuen, eta 2025eko udazkenean plantatu zen hor berean.

Anthony-k tokiko arrazekin lan egitea hautatu du gure lurraldeari ongi egokitzen baitira.
Etxaldean plantatu zelarik, ahuntz alpetarrekin hasi zen. Duela guti, Pirinaika ahuntzak ere erosi ditu, haien erresistentzia, lurraldera egokitzeko gaitasuna eta izaera ainitz estimatzen baititu.
Gaur egun, kasik 50 ahuntz hazten ditu, eme antxuak barne, hamar bat behi Pirenaika eta bost euskal zerri. Pottokak ere udan mendialdera igortzen ditu behiekin batean, Xiberoako Altzai herriko Bachaguita inguruko larreetara.

Etxaldeak 25 hektarea pentze eta larre inguru ditu, eta horiez gain, hamar bat hektarea oihan. Kabalak kanpoan hazten dira, ahalik eta molde naturalenean. Neguan, nagusiki etxaldean berean eginiko belarra jaten dute.
Haren lan egiteko moldea ongi laburbiltzen duen erran bat badu:
«Abereak zonbat eta gehiago kanpoan egon, orduan eta zoriontsuago dira, ni bezala.»

Esnearen eraldaketa biziki gustukoa du Anthony-k. Ahuntz esneraekin gasna mota anitz proposatzen ditu, izan gasna onduak edo freskoak ( iorgurtak, gasna xuria...).
Ahatxekia ere proposatzen du 5 edo 10 kiloko paketetan, eta xerri fresko eta kozinatuak ( pate, gaintxigor, zozin...)
Ahuntz haragia ere balioan ematen du, "navarin" gisako saltsakiak proposatuz.

◊
Ekoizpenak

◊
Ahuntz GasnaBehikiaXerrikia
  • Ahuntz agsna onduak
    Gasna freskoak, naturalak edo aromatizatuak, iogurtak, gasna xuria, apertifarako gasna ttipiak.
  • 5 eta 10 kg-ko paketeak
  • Xerriki freskoa eta kozinatua, gatzituak ( zozizon..)
◊
Etxaldean

◊
• Asteazkena: 17:30 – 19:00 • Ostirala: 16:00 – 19:00 • Larunbata: 9:30 – 12:30