Xabi eta Johan Harlouchet anaiak, laborantzaz bizi nahi dira Arrokiaia etxaldean, kalitateko behi gasna eginez etxen.
25 bat behiz osatua den tropa bat eremaiten dugu. Gehienak Montbéliarde arrazakoak dira beren esne kalitatea gasnatzeko hobea delako.
Urtean zehar behiek pentzeetan alhatzen dute. Barnean, belarra, luzerna eta arto idorra badituzte. Bazkaren kalitatea hobetzeko, belarra barnean idortzeko sistema plantan ezarri dugu.
Laborantxa biologikoan lan egiten dugu. Behien sendatzeko oligoak baliatzen ditugu.
2015-ean hasi gira gasnatzen, 20 kiloko gasnak eginez.
Esnea eta behi gasnak etxetik saltzen dugu, baita tokiko kremeria eta jatetxetan.
◊
Ekoizpenak
◊

- Behi gasna , esne gordin edo egosia.
Behi esnea.
Molde ekologikoan eramana.
◊
Salguneak
◊
◊
Etxaldean
◊
Astelehenetik larunbata arte, 9-etatik arratsaldeko 6-etara.