ARROKIAIA (GAEC) : Johan et Xabi HARLOUCHET

ARROKIAIA ETXALDEA


T. - 07 86 39 45 86
Posta elektroniko : johanha(at)hotmail.fr
Arrokigaraia
64220 AHAXE/AHATSA
Mapan ikusi

IDOKI-rekin eta biologikoan izanez, gure xedea azkartzen dugu: kalitatezko gasna baten proposatzea laborantza iraunkorra eta herrikoiaz biziz.

Xabi eta Johan Harlouchet anaiak, laborantzaz bizi nahi dira Arrokiaia etxaldean, kalitateko behi gasna eginez etxen.

25 bat behiz osatua den tropa bat eremaiten dugu. Gehienak Montbéliarde arrazakoak dira beren esne kalitatea gasnatzeko hobea delako.

Urtean zehar behiek pentzeetan alhatzen dute. Barnean, belarra, luzerna eta arto idorra badituzte. Bazkaren kalitatea hobetzeko, belarra barnean idortzeko sistema plantan ezarri dugu.

Laborantxa biologikoan lan egiten dugu. Behien sendatzeko oligoak baliatzen ditugu.

2015-ean hasi gira gasnatzen, 20 kiloko gasnak eginez.
Esnea eta behi gasnak etxetik saltzen dugu, baita tokiko kremeria eta jatetxetan.

Ekoizpenak

fromage vache bio
  • Behi gasna , esne gordin edo egosia.
    Behi esnea.
    Molde ekologikoan eramana.
Etxaldean

Astelehenetik larunbata arte, 9-etatik arratsaldeko 6-etara.