ATALAI (GAEC) : Maider GOYHENEIX et Jean-Marc CACHENAUT

MENDDIA


T. 05 59 37 32 18 -
Posta elektroniko : gaec.atalai(at)yahoo.fr
Menddia
64 220 LECUMBERRY / LEKUNBERRI
Mapan ikusi

Elkartasunean, ekoizpen sanoak ekoiztuz eta amalurra zainduz : hori da IDOKI

Menddia etxaldean, Maider GOYHENEIX-ek etxaldearen segida hartu du Jean Marc CACHENAUT bere bizilagunarekin.

Gasna egiten duen hirugarren belaunaldia gira. Ene aitatxi etxalde hontan plantatu zen 1930. hamarkadan eta amatxi gasna egiten hasi zen.

Ene aitak segida hartu zuen 1983 urtean ardi esnadun eta behi batzuekin. Etxaldea berritu zuen : arditegia, behitegia, deizte-lekua eta gazitegia eraiki zituen etxaldean.
Egungo egunean, familiaren lana jarraiki nahian, ene bizi-lagunarekin lan egiten dugu etxaldean.

Gure ardi buru beltz eta gorriak etxaldeko inguruetan alhatzen dira egun guziz. Ekainean, etxaldearen alde gaineko mendietara igortzen ditugu uda eta larrazken parte bat pasatzera. Arte hortan, beherean, belarrak eta soroak sabaian sartzen ditugu neguan ardiak bazkatzeko.

Gure etxaldea Hergarai ibarraren sartzean da, Iratiko bidean, Lekunberrin. Etxaldera heldu den jendeari gure lana esplikatzeaz pozten gira.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Salguneak

  • A la ferme
Etxaldean

egun guziz, 8 :00-20 :00. Aitzinetik hitzartuz, etxaldea bisita ditaike.