BASALÜRRA

Mathieu Jaragoyhen eta Virginia Casabella


T. - 06 52 00 55 69
Posta elektroniko : basalurrabizi(at)gmail.com
Bourg de Lichans
64 470 Lichans – Sunhar
Mapan ikusi

Elkartasuna, elkarlana, eta ingurumena errespetatzen duen laborantxa iraunkorra defendatzen dugu.

Hego Ameriketako bidaia batean "WWOOFing" delako batean elkar ezagutu ginuen eta baratzegintzaz maitemindu ginen. Lurra eta landare munduarekin lan egiteko gogoa berehalakoa izan da.

Bi urtez laborari kolektibo batekin lan egin dugu. Baratzengintza biologikoan arizan gira eta barazki eta aromatiko landareak ekoizten ikasi dugu.

Hor dugu zinez gustagarria zaigun aktibitatea deskubritu: hazitik abiatuz landarea lagundu hazten.

Basalürra landaretegia 2022an sortu dugu Xiberuan, Lexantzü-Zunharre herriko sartzean.
500 m2 ko negutegi ez berotu bat badugu 9000m2ko lur eremu batean instalatua. Hor pusarazten ditugu inguruetako baratzeetan 50 bat urtez biziarazi diren landare haziak, gure lurraldeari izigarri ongi egokituak.

Gure landaretegiko hazi biologikoak mota xaharrekoak dira. Apiriletik ekainerat udako barazki, lore eta belar aromatiko landareak proposatzen ditugu. Ekainetik irailerat berriz, udazken eta neguko barazki landareak.

Gure ekoizpenak zuzenki saltzen ditugu gure landaretegitik, bainan ere Atarratzeko, Mauleko eta Oloroneko merkatuetan atxemanen gaituzue. Horrez gain, noiztenka herri ttipietarat goaz gure landareak herritar guzien eskuetarat errexki hel diten.

Ekoizpenak

Légumes bio
  • Barazki landare biologikoak :
    Tomate, biper, biper handi, itsas udare, kuiatxo, belar aromatiko, entsalada, espinakaerremolatxa, porrua, tipul, lore ( Kalendula, amatxi lore...) landareak.
Salguneak

Etxaldean

Landaretegitik zuzenean maiatzetik agorrilerat