Bi belaunaldi, Sylvie eta Jean Pascal burrasoak eta Ttotte semea, eskuz esku ari dira herrian, laborantxa bizirik atxikitzeko helburuarekin.
2022ko apirilan Ttotte bere gurasoekin instalatu denetik, Lopepe familiak bere hazkuntza eta denbora berean etxe ekoizpen gama garatu du!
Manex buru gorri artaldeaz gain, ehun bat haragitako ardi, "Tarasconnaise" arrazakoak hartu dituzte. 2023 urte hundarrean haragi kesak proposatuko dituzte.
Horrez gain, ehun bat ahuntz pirenaika ere badituzte urtean 7 hilabetez mendian egoiten direnak ( maiatzetik abendora). Sasoinean, ahuntz gasna ttipiak eta ahuntz esnearekilako iaurtak proposatzen dituzte.
Bixtan dena, beren ardi buru gorriak urte osoan alhatzen dira IDOKI labeleko araudiek galdegiten duten bezala. Maiatzetik ekain erditsu arte Donaixtiko kaskoetan egoiten dira eta uda mendian iragaiten dute "Hautes Pyrénnées" eskualdean. Horri esker, beren etxaldean egin bihiekin eta belarrarekin bazkatzen dituzte neguan.
Ossau Iraty sormarkako ardi gasnaz gain, zemerena, gasna freskoa eta ardi esnearekilako iaurtak ere etxean egiten dituzte.
Lopepe familian, Jean Pascal aita da deizteaz arduratzen, Ttotte semea haskuntzaz, eta Sylvie, familiako amak, Ttotteren bizilaguna den Auden laguntza badu esnearen trasnformatzeko. Beatenian dena familian egiten baita!
- Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Gaztanbera eta zemerona (esne sasoinean) - Ahuntz gasna
Ahuntz esnearekilako iaurtak - Bildoxkia
Ardikia kesetan (2023 urte hundarretik goiti)
- Biarritzeko merkatua : Bi ostiraletarik behin
- Etxe ekoizleen Eztika denda (Donibane Garazi)
- Merkatua - Angelu Quintaou (igandea)
- A la ferme