Julien BERTROU erlezain profesionala bilakatu da. Erle beltzarekin lan egiten du eta zerbait onik egiteaz pozten da !
Ezpeletako biper-egile batzuen etxean lan egin dut, kofoin batzu ukanez ondoan.
Egun batez deliberatu niz. Erlezaingoaz nere bizibidea atera nahiz, laborantzako formakuntza bat egin dut, eta ofizioko erlezainekin ibili niz ikasten. Gaur egun
Euskal Herriko erle beltzarekin soilik lan egiten dut.
2024 urtean nere eztitegia Ezpeletako gainetan instalatu ahal izan dut. Atelier huni esker ekoizten dut ene eztia. Hau, ez da bestelakatua ez eta ere berotua. Irazi eta, uzten da eztia pausatzen egun batzuez eta ondotik ontzietan emaiten da. Lore hautsa garbitzen eta hormagailuan atxikitzen da.
Propolisa eta ezkoa ere egiten dut.
Erleontziak Lapurdi eta Baxe-Nafarroaren gaindi ezartzen ditut, ezti desbardinak ukaiteko : akazia, gaztainondoa, txilar-belar eztia.
Erlekumeak egiten ditut beste erlezainentzat.
Gaur egun maite dutan ofizioa egiten dut eta badakit zerbait onik egiten dutala. Bazen aspaldi, laborantxa egin nahi nuela eta sanoki.
- Eztiak (akazia, gaztainondo, txilar-belarra), propolisa, lore-hautsa.
- Krakada Okindegia
- Arruntzakoop elkarte epizeria
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta)
- Salmenta zuzena : XIXTROAK.COM
- LURRETIK saltegia
- Merkatua - Baiona
- Merkatua - Ezpeleta : asteazken goizetan.