BETI AINTZINA (GAEC) : Sabrina Larzabal & Julen Perez

Gaec Beti Aintzina


T. 09 88 03 37 02 -
Posta elektroniko : contact(at)beti-aintzina.com
Route de Lambarre
64 120 LOHITZUN-OYHERCQ
Mapan ikusi

IDOKI-ko kide gisa, gure lan moldeen gardentasuna eta gure neurriko ekoizpen kopurua segurtatzen dugu. Balore hauek Beti aintzina etxaldearen oinarriak dira.

Lohitzune Oihergin, mendialdean instalatuak, Kriaxera arrazako ahate gizen hazleak gira. Kriaxera ahatearekin lan egiteko hautua egin dugu kanpoko hazkuntzari egokitua den lekuko ahate arraza baita.

Ahate umeak sortu eta biharamunean errezebitzen ditugu etxaldean, eta 3 hilabete eta erdiz etxaldeko pentzeetan hazten ditugu. Ahateen bazka gure etxaldeko lurretarik heldu da ahal den heinean. Ekai kimikorik gabe lantzen ditugun landetako arto bihiekin galkatzen ditugu. Gure kabalen ongi izaitea eta gure ekoizpenen kalitatea zaintzen ditugu.
Fabrikatze prozesua osoki eta bururaino eremaiteko hautua egin dugu Europar normetan den hiltegi-transformatze atelier bat muntatuz.

Ekoizpenak

Ahatekia
  • Bularkiak, urinekoak, ahate-gibelak
Etxaldean

Hitzordua hartuz
Bidaltzeak / igortzeak

21€ ko garraitze fresak 300€ko manaketak arte.